Eu

Azpiazu, Natalie Lazaric Politika Ekonomikoaren Garapenerako Europako Elkarteko-EAEPE- presidentearekin elkartu da

2020.eko otsailak 13

AZPIAZU, NATALIE LAZARIC POLITIKA EKONOMIKOAREN GARAPENERAKO EUROPAKO ELKARTEKO  -EAEPE- PRESIDENTEAREKIN ELKARTU DA

 

  • Bilbok, “Estruktura kapitalisten bilakaera: zalantza, desberdintasuna eta klimaren krisialdia” izenburua izango duen elkarte horren urteko konferentzia jasoko du irailaren 2tik 4ra

 

  • Ogasun eta Ekonomia Sailburuak topaketa horretan landuko diren gaietan eta sektore publikoaren jarduketarako izango duten inplikazioetan sakontzeko egin du bilera.

 

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak, Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordeak eta Jordi Campás Ekonomia eta Plangintza Zuzendariak lagunduta, bilera izan du Natalie Lazaric European Association of Evolutionary Political Economy Elkarteko -EAEPE- presidentearekin, eta Kontseiluko beste kide batzuekin, “Estruktura kapitalisten bilakaera: zalantza, desberdintasuna eta klimaren krisialdia” izenburuarekin irailaren 2tik 4ra Bilbon egingo den urteko konferentzian landuko diren gaietan sakontzeko. 1988an sortu zen elkarteak 600 kide inguru ditu, gehienak ekonomian adituak, unibertsitate, politika eta ekonomia munduko profesionalak, batez ere.

Hiru egunetan, azken hamarkadetan ekonomiak izan duen bilakaera eta merkatuan eragile eta agertoki berriak sartzearen eta finantzen liberalizazioaren ondorioz gertatu diren aldaketa estruktural sakonak aztertuko dira. Eragile eta agertoki berri horien artean Europar Batasuna, Moneta Batasuna, Mercosur edo NAFTA, aipa daitezke, besteak beste. Finantzen liberalizazioak eragin handia izan du behin eta berriro sortu diren finantza krisialdietan, finantza sistemen interkonektibitate handiagoa dela eta.

Globalizazioa, lan merkatuaren erreformak, aldaketa teknologikoak, planeta osoak duen migrazioaren erronka, aldaketa demografikoak, klimaren krisia… konferentzian leku handia hartuko duten gaiak izango dira, inolako zalantzarik gabe.

Gainera, aldaketa estrukturalek eta ezegonkortasun handiagoak markatutako testuinguru horrekin batera, estutu egin da sektore publikoak jarduteko duen marjina eta garapena sustatzeko, pertsonak babesteko eta banaketara begira dauden politikak aurrera eramateko daukan ahalmena.

Alderdi horiek Euskadiko ekonomiaren etorkizuna ere markatuko dute, gure enpresak eta langileak, erakundeak eta gizarte osoa, aurrera egin beharko duen ekonomia global horren barruan baitaude.

Atzeraldi Handiaren eta politika makroekonomikoen akatsen esperientziak ikusi ondoren, bileran agerian geratu da garrantzitsua dela ekonomiaren ikuspegi pluralista izatea eta irakaskuntza eta ikerketa munduaren eta policy makers izenekoen artean komunikazio eta harreman handiagoa egotea, horiek direlako aldaketa estrukturalen ondorioz sortutako arazo askori aurre egin behar dieten politika publikoen arduradunak.

 

Bilbon, 2020ko otsailaren 13an.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak