Berriak Kultura
Eu

Dantza sustatzeko 340.000 euroko laguntzak onartu dira (2011-05-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 10

Agindua, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko dena.

Kulturako sailburuaren proposamenez, 2011ko urtealdian dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Agindua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak. Laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 348.000 euro da.
Agindu honen helburua da 2011ko urtealdian gauzatzen diren edo hasten diren dantza-jarduetarako diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea, alegia, dantza sustatzeko bidea eskaintzen duten proiektuetarako laguntzak ematea, hala nola, koreografiaren sorkuntza, dantza-konpainien sendotzea, lanak ekoiztea, eta dantza-profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza. Azken batean, Euskadin lanean diharduten koreografoen eta konpainien sorkuntza-lana suspertu nahi da, eta, ahal den neurrian, sektore hau profesionalizatzeko ahaleginak bultzatu. Horretarako, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko eta Erkidegotik kanpoko zirkuitu eszenikoetan dantzarako aukerak ugaritzeko zabalkunderako ekimenak sustatuko dira.
Laguntza hauen kopurua gehienez 348.000 eurokoa izango da, honela banatuta modalitateen arabera:
- 30.000 euro, jatorrizko koreografiak laguntzeko, bai formatu eszeniko tradizionala dutenak, bai formatu alternatiboa edo kalekoa dutenak, gutxi gorabehera hamabost minutu irauten dutenak, eta 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitartean zuzenduak.
- 100.000 euro, dantza-konpainia profesionalak Euskadin sendotzeko. Atal honetan, lanen eta bira-planen ekoizpena eta estreinua ez ezik, prestakuntza eta sentsibilizazio programak ere lagunduko dira.
- 120.000 euro, 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitartean Euskadiko Autonomia Erkidegoan ekoizten eta estrenatzen diren dantza-lanak laguntzeko. Ekoizpentzat hartuko da arte muntaketa bat eszenaratzeko beharrezkoak diren jarduketa material guztien multzoa.
- 98.000 euro, 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko martxoaren 31ra bitartean dantza-profesionalei zuzenduta egiten diren prestakuntza eta laguntza jarduetarako. Laguntza hauen xedea dira dantza-profesionalei berariaz zuzenduta antolatzen diren ikastaro edo etengabeko prestakuntzarako lantegiak, bai eta sorkuntza eta ekoizpen profesionala bultzatzeko jarduerak ere, hala nola, egoitza artistikoak, laguntza administratiboa, teknikoa edo zabalkunderako laguntza.

Iruzkin bat
  • @dantzan
    2011.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News Dantza sustatzeko 340.000 euroko laguntzak onartu dira http://bit.ly/jhSDMm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan