Eu

URAk presa txiki bat eta hodi zahar bat eraitsi eta kendu ditu Nerbioi ibaian, La Muera inguruan, Urduñan

2020.eko otsailak 12

URAk Nerbioi ibaia zeharkatzen zuten saneamenduko hodi zahar bat eraitsi du eta presa txiki baten zati bat kendu du La Muera parean, Urduñan Erabiltzen ez diren eraikuntzak dira, sedimentuak metatzen zituztenak eta uren jario askea zailtzen zutenak.

Jarduketa hori Urduñako Udalaren eta URAren arteko ibai-ertzak eta ibilguak mantentzeko eta lehengoratzeko Lankidetza Hitzarmenaren jarraipen-bilera batean zehaztu zen, La Muerako udal-bideko zubiaren ondo-ondoan ibaian solidoak atxikitzen zirela eta ibai-zati horretako uren jario askean eragin kaltegarria izan zezakeela ohartarazten zuen auzo-kexa baten ondorioz.

Ibai-zati horretan fluxu-abiadura moderatua da, eta horrek berez sustatzen du tartean sedimentuak pilatzea. Zubitik behera ibilgua alde batetik bestera gurutzatzen zuen saneamendu-hodi bat eta presa txiki bat egoteak, solidoen pilaketa eta hustubide-sekzioaren murrizketa areagotu baino ez zuen egiten.

Hodia kentzeko eta, batez ere, presa txikiaren zati bat kentzeko lanok abiadura handiagoa eman diote uren jarioari, horrek solidoak garraiatzeko ahalmena handituko du, eta, bide batez, tartearen husteko ahalmena handiagoa izango da.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du. 

Argazki gehiago: https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/albums/72157713078478771

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak