Berriak Kultura

8.614.000 euro udal euskaltegiak finantzatzeko (2011-05-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-05-10

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bilkuran udal euskaltegiei edo haien mendeko entitateei -udal titularitatea duten euskaltegi publikoei- 2011ko urtarriletik irailera bitarteko diru-laguntzak jasotzeko bete behar dituzten baldintzak arautzen dituen Kulturako sailburuaren Ebazpena onartu du. Horretarako, 8.614.000 euroko partida erabiliko da.
Iragan abenduan EUDELekin sinatutako akordioari jarraituz, udal titularitatea duten euskaltegi publikoek 2010/2011 ikasturtean (2011ko urtarril-iraila) ematen dituzten euskara-ikastaroak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten du HABEk. Hau da, HABEren erregistroan udal titularitate duten euskaltegi oublikoak izango dira laguntza hauen onuradunak.
Ebazpen honetarako HABEk bere aurrekontuetan izendatutako diru-kopurua 8.614.000 euro da, eta kopuru hori hori izango da aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan