Berriak Lehendakaritza

Eskualdeetako Komitearen aginte berria eratzeko bileran parte hartzen ari da Eusko Jaurlaritza

2020.eko otsailak 12

Egun hauetan Bruselan egiten ari den osoko bilkuran parte hartzen ari da Eusko Jaurlaritza. Bertan, Eskualdeetako Komitearen aginte berria eratuko da datozen 5 urteetarako. Euskadik berritu egingo du bere ordezkaritza Europako erakunde honetan. Hala, Iñigo Urkullu Lehendakaria izango da kide titularra, eta Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza izango da ordezkoa, azken hau Eusko Jaurlaritzaren izenean bertaratzeaz gainera osoko bilkurara.

Gainera, Europako Batzordean Kroaziako presidentziaren lehentasunak aurkeztea dago aurreikusita, baita debate bat ere Europako Etorkizunaren Konferentziari buruz. Bertan, Europako Batzordeko presidenteorde eta Demokraziaren eta Demografiaren arloko arduradun Dubravka Suicak jardungo du.

Osoko bilkuran 6 irizpen eta 3 ebazpen eztabaidatu eta bozkatuko dira. «Eskualdeen eta hirien ekarpena Afrikaren garapenari» dagokionez, Eusko Jaurlaritzak bi zuzenketa-proposamen aurkeztuko ditu, Afrikako kolektibitate erregionalekin eta lokalekin lankidetza-esparruak sustatzeko premia azpimarratzen dutenak, baita orain dauden lankidetza eta aliantzak kapitalizatzeko premia ere, politiken koherentziaren eta berrikuntzaren ikuspegi berritu batekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak