Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

2011ko urteko Estatistika Programaren Dekretua (2011-05-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 10

Dekretua, 2011 urteko Estatistika-Egitaraua onartzen duena.

Euskadiko Autonomia Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 6. artikuluan dio Euskal Estatistika Plana dela jarduera hori antolatzeko tresna. Urriaren 21eko 4/2010 Legeak onetsi zuen plan hori, eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundeak 2010-2012 aldian egin beharreko estatistika-eragiketak azaltzen dira bertan.. Plan hori Urteko Estatistika Programen bitartez garatzen da urtero.

Onetsi den Urteko Estatistika Programaren proiektua 2011. urteari buruzkoa da, eta Euskal Estatistika Erakundeak egin du, Euskal Estatistika Kontseiluak eta Euskal Estatistika Batzordeak aztertu dutela bertako edukia.

2011ko Urteko Estatistika Programan azaldutakoaren arabera, 190 estatistika-eragiketa egin dira, eta kostua 19.326.137 eurokoa izan da guztira.

2011ko Urteko Estatistika Programan parte hartu duten erakundeen artean, Euskal Estatistika Erakundea da programatutakoa gauzatzetik ondorioztatutako gastu handiena izango duena, guztizko gastuaren % 70,14 hartzen duten estatistika-eragiketak egiteko asmoa programatu baitu. Gastu handiena izango duen bigarren erakundea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila izango da (% 11,07), eta ondoren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila (% 5,59) eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Saila (% 4,90) daude zerrendan.

Programa osatzen duten 190 eragiketak 22 gai-arlo edo -taldetan daude banatuta: Demografia eta gizarte-azturak, Hizkuntzak, Osasungintza eta Osasuna, Hezkuntza eta ikerketa, Lan-merkatua eta lan-kostuak, Gizarte-babesa eta gizarte-zerbitzuak, Kultura, aisia eta kirolak, Justizia eta segurtasuna, Ingurumena, Lehen sektorea, Industria eta energia, Eraikuntza eta etxebizitza, Zerbitzu-sektorea, Merkataritza eta automobil-zerbitzuak, Administrazio publikoa, Finantzak eta aseguruak, Kontu ekonomikoak, Prezioak, Gizarte-ekonomia, Estatistika-azpiegitura, Estatistika-garapena, Informazioaren gizartea eta Bestelakoak.

Aipagarria da, gai-arloei dagokienez, "Demografia eta gizarte-azturak" izenekoak daukala kostu handiena; guztira 20 eragiketa daude bertan taldekatuta, eta 2011ko Urteko Estatistika Programaren guztizko kostuaren % 14,63 hartzen dute. Ondoren "Estatistika-azpiegitura" izenekoa dago; guztira 12 estatistika-eragiketa daude bertan eta guztizko kostuaren % 10,52 hartzen dute. Hirugarren lekuan "Kontu ekonomikoak" dago; guztira 16 eragiketa ditu eta bere kostua guztizkoaren % 9,18koa da. Laugarren lekuan "Lan-merkatua eta lan-kostuak" dago, kostuaren % 9,12 hartzen dutela bertako 6 estatistika-eragiketek.

Iruzkin bat
  • @FenntysHome
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Anonymous Love ♥ | via Tumblr http://t.co/JpWuNrqoeR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan