Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Batxilergoko Aparteko Sariak (2011-05-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 10

Agindua, Batxilergoko Aparteko Sarietarako deialdia egiten duena.

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Batxilergoko aparteko sariak deitzen dituen agindua onartu du.

Batxilergoko edozein modalitatetako bi kurtsoak (1.a eta 2.a) 2010/11ko ikasturtean bukatu eta gainditu dituzten ikasleek jaso ahal izango dituzte sari horiek, bi kurtsoetan lortutako kalifikazioen batezbestekoa 8,75 puntu edo 8,75 puntu baino gehiagokoa baldin bada.

Aparteko saria lortzen duten ikasleek parte hartzeko eskubidea izango dute beraientzat espreski antolatzen den bidaien programan, 2012ko udan aleman, frantses edo ingeleseko ikastaroak atzerrian egiteko.

Beste alde batetik, 15 saridunen artean 14.037 euro, kopuru berdinean, banatuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan