Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Hasi da Parisen Euskadiko upategiak nazioartean sustatzeko programa anbiziotsua

2020.eko otsailak 11

• “Aurreikusten da ekitaldi honetan 10 ekintza baino gehiago egitea Estatu mailan eta nazioartean, Basque Wine Officek gidatuta”- adierazi du Oroz sailburuordeak, Euskadi enpresekin batera egon baita WINE PARIS eta VINEXPO 2020 azokan.

• Eusko Jaurlaritzak 2020an antolatu duen lehen ekintza honen xedea da upategien lehiakortasuna handitzea, nazioarteko merkatuan haien salmentak eta posizionamendua handituz.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, elikaduraren euskal industria kanpoan sustatzen laguntzeko jardueren barruan, WINE PARIS eta VINEXPO 2020 azokako euskal enpresen baterako parte hartzea antolatu du, HAZI Fundazioaren bitartez eta Bilboko Ganberaren laguntzarekin.

Ardogintzaren industriako produktuak nazioarteko merkatuetan sustatzeko egiten diren ekintzetako bat da Euskadik topaketa profesional hauetan parte hartzea.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz egon da ekitaldian parte hartzen duten euskal enpresa erakusketariekin batera: Marquesa-Valserrano upategiak, Luis Alegre upategiak, Casado Morales upategiak eta mahastiak, Astobiza upategia, Artomaña Txakolina, Muriel Wines eta Olatu Txakoli.

Oroz sailburuordeak adierazi du ekitaldi honetarako aurreikusita daudela 10 ekintza baino gehiago egitea Estatu mailan eta nazioartean, Basque Wine Officek, Euskadiko “mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearen laguntza-bulegoak, gidatuta. Bulegoaren lana izango da Arabako Errioxako eta Txakolinaren hiru izendapenetako bodegek nazio-, estatu- eta nazioarte-mailetako merkatuan abian duten estrategia sendotzea da. “Basque Wine Office-en helburua da euskal upeltegien berezitasunaren eta kalitatearen aldeko apustu argia egitea eta, horretarako, egiteko modu hori sustatu eta babestea, munduan zabaltzeko aurkezpen-txartel gisa” –gehitu du Orozek.

Aurten, WINE PARIS ekitaldiarekin batera egingo da VINEXPO ardoaren eta edari bizien industriaren lehiaketa. Horrela, ardoaren inguruko ekitaldi indartsua sortuko da Frantziak nazioarteko ardoaren merkatuaren bidegurutze moduan duen kokapena indartzeko.

Azoka Porte de Versalleseko Paris Expo azoka gunean egingo da, eta espero da 2.800 erakusketari eta 30.000 profesional elkartzea bertan, horietatik %35 nazioartekoak izanik. Euskadik 7.1 hallean edukiko du bere kokalekua, nazioarteko pabilioian.

WINE PARIS eta VINEXPO ekitaldian 20 herrialde egongo dira, mundu osoko 60 eskualde ardogile ordezkatuta, tartean Alemania, Argentina, Austria, Espainia, Estatu Batuak, Georgia, Grezia, Italia, Zeelanda Berria, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Hegoafrika, Suitza edo Turkia.

Azoka erakunde bien asmoa da nazioarteko erosleen topagune enpresarial bat sortzea, trukerako eta harreman komertzialen negoziaziorako leku bat, ekoizle, inportatzaile eta banatzaileentzat eta ardogintzaren sektoreko marketarako.

Nazioarteko sustapenerako programa

Euskadiko elikagaigintzako industriak 2020an nazioartean parte hartzen duen lehen aldia bada ere, Basque Wine officek gidatutako lan ildo hau indartu egingo da, lehentasunezko lan ildo gisa, ekintza hauen bitartez:
Prowein – Duseldorf, Gourmets azoka, Tokioko Wine and Gourmet, Alimentaria, Prowein Singapur, Cider World Frankfurt, Txikago eta Miamiko misioa, Japoniako alderantzizko misioa, Prowein Asia, AEBko alderantzizko misioa, Conxemar, Sial eta Seattleko Gabonetako kanpaina.

3 iruzkin
  • @cortagerardo
    2020.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🍷 Arranca en París el ambicioso programa de promoción internacional de las bodegas de Euskadi ➡︎ https://t.co/xSAHShOPPA https:…

  • @gananzia
    2020.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Arranca en París el ambicioso programa de promoción internacional de las bodegas de Euskadi https://t.co/cylbGCszNx

  • @profesortbaker
    2020.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🍷 Arranca en París el ambicioso programa de promoción internacional de las bodegas de Euskadi ➡︎ https://t.co/xSAHShOPPA https:…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak