Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailaren aurtengo urterako Dirulaguntza Plan Estrategikoak 17 milioi eurotik gora ditu (Gobernu Bilera 2020-02-11)

2020.eko otsailak 11
  •  2020rako laguntzak eta dirulaguntzak lau arlo nagusirekin lotuta daude: Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa; Adikzioen prebentzioa eta arreta, eta arriskuak eta kalteak gutxitzea; Ikerketa eta berrikuntza; eta Profesionalak

Osasun Sailaren 2020rako Dirulaguntza Plan Estrategikoak 17,7 milioi eurotik gora ditu aurreko urtean baino 2 milioi gehiago, eta onartu berria da. Dokumentua planifikazio-tresna bat da, eta horren bidez Sailak osasuna sustatu nahi du 2013-2020ko Osasun Planaren eta 2017-2020ko Euskadirako arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoen helburuen esparruan dirulaguntzak emanez. Horrela, ardatz nagusitzat pertsonak eta Euskadiko osasun-sistemaren oinarrian dauden printzipioak, hau da, unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, zerbitzuen kalitatea, efizientzia eta herritarren parte-hartzea hartuta, Osasun Sailak hitzeman du urte hauetan Euskadin bizi diren pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetuko dituela, eta, gainera, modu iraunkorrean eta jarraituan eta eraginkortasunez egingo duela, osasunari eta osasunean eragina duten determinatzaileei buruzko ikuspegi integral batetik. 

Bestalde, osasuna hobetzeko helburuak barne hartzen ditu osasun-zerbitzuetako ikerketa eta arlo horretako esku-hartzeen eraginkortasunaren ebaluazioa, eta kontuan ditu osasunaren eta gizartearen ikuspegitik interes nabarmena duten gaixotasunak, bai eta multimorbilitateak eta prozesu kronikoek eragindako gaixotasun-zama ere.

Testuinguru horretan, agirian Osasun Sailaren dirulaguntza-jarduera jaso da, kopuru osoa 17,7 milioi eurokoa izanik, eta lau arlo nagusitan banatzen da:

  • Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa
  • Adikzioen prebentzioa eta arreta, eta arriskuak eta kalteak gutxitzea
  • Ikerketa eta berrikuntza
  • Profesionalak

Osasunaren sustapenaren eta gaixotasunen prebentzioaren atalean, zehazki, jaso dira GIB/Hiesaren, sexu-transmisioko infekzioen eta C hepatitisaren arloko dirulaguntzak; tokiko esparruan jarduera fisikoa sustatzekoak; ikasleen artean mugikortasun aktiboa sustatzera bideratutako ekintzak garatzeko elkarte eta kooperatibentzako laguntzak; agindutako mediku-tratamenduak jarraitu ahal izatea bermatzeko laguntzak; eta gaixo-elkarteei emateko dirulaguntzak.

Adikzioen prebentzio eta arretaren, eta arriskuak eta kalteak gutxitzearen arloan erakunde eta antolakundeentzako dirulaguntzak aurreikusten dira, eta laguntzak talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko proiektuak gauzatzeko dira, bai eta jarduera-eremuotan ohitura osasungarriak sustatzeko ere.

Ikerketaren eta berrikuntzaren arloko laguntzak osasunaren arloko ikerketa eta garapen proiektuetarako eta arlo ezberdinetako ikerketa eta berrikuntzarako erakundeetarako dira.

Azkenik, eta Profesionalen arloan, dirulaguntzak eta laguntzak bideratuko dira osasunaren arloko profesionalen formakuntza-beketara, erakunde profesionaletara, osasunaren arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarteetara eta osasunaren arloko espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoetara, funtzionamendu-gastuei eta pertsonalaren prestakuntza jarraituarekin lotutako jarduerak antolatzeko gastuei aurre egiteko.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko otsailak 12

    Hay que garantizar derechos del paciente como la atención especializada en enfermedades raras, la segunda opinión médica o la derivación hospitalaria a centros de referencia de enfermedades especificas. La gran mayoría de estos centros de referencia se encuentran fuera de Euskadi.

Komunikabideek behera kargatzeko