Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria izan da Zaldibarko jardueren jarraipena egiteko erakunde arteko koordinazio-bileraren burua

2020-02-10

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da gaur arratsaldean Zaldibarko jardueren jarraipena egiteko erakundeen arteko koordinazio-bileraren buru. Lehendakaritzan egindako bileran, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako ordezkariak izan dira; zehazki, honako hauek: Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, Nekane Murga Osasuneko sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua, Jon Azkue Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordea eta Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea.

Halaber, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak ere parte hartu dute, baita Jose Luis Maiztegi Zaldibarko alkateak, Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak eta Miguel de los Toyos Eibarko alkateak ere.

Iruzkin bat
  • 2020-02-10

    Priorizar la seguridad y el salvamento, con inteligencia artificial quizás nos pueda vislumbrar datos una idea de lo que hay en el suelo igual que cuando se buscan recursos y establecer prioridades de actuación en base a medidas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)