Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria buru izan da 'Ameztoy' erakusketaren inaugurazio ekitaldian, margolari donostiarraren ibilbide osoaren irakurketa egiten duen bilduma aurkezteko

2020-02-11

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du, gaur arratsaldean, 'Ameztoy' erakusketaren inaugurazio ekitaldian, margolari donostiarraren ibilbide osoaren irakurketa egiten duen bilduma aurkezteko. Sailburuak Museoaren ekarpena azpimarratu nahi izan du, aitortu nahi izan dutela "trantsizio eta aldaketa garai oso baten imajinario kolektiboaren parte" den artista bat.

Beste ordezkari politiko eta instituzionalekin batera, sailburuak Ameztoyren lana goraipatu du: "Bere obrak irudi harrigarri eta iradokitzaileak eskaintzen dizkigu. 70eko hamarkadaren hasieran, bere ibilbide artistikoa hasi zuenean, Euskadin bizitzea egokitu zitzaion munduaren lekukotza ematen duten irudiak. Herrialdearen eta bertako paisaiaren ikuspegi pertsonala eskaintzen digu, bizi izandako errealitate sozial eta politikoaren eraldaketarena. Izaki eta formen mitologia pertsonala eskaintzen digu; naturaren irudikapen harrigarria. Kontrako munduak irudikatzeko duen gaitasuna benetako artisten pribilegio bat da".

Halaber, sailburuak azpimarratu du kulturak eta arteak euskal gizartea trinkotzeko egin duten ekarpena: “Ameztoy-ek aldatzen ari zen mundu bat islatu nahi izan zuen. Maisuki irudikatu eta marraztu zuen bi munduren arteko talka. Gaur, bere ibilbidea hasi zela mende erdia igaro denean, esan dezakegu arteak eta kulturak lagundu dutela aldaketa bizian ezagutu zuen gizarte hura ehuntzen eta trinkotzen. Kulturak laguntzen digu herri jantziago bat eraikitzen eta, baita ere, Euskadi berri hori munduratzen”.

Bilboko Arte Ederren Museoak ekoitzi du erakusketa, eta Javier Viar eta Miriam Alzuri izan dira komisarioak. Halaber, Viarrek eta Alzurik hautatu zituzten Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, joan den urritik urtarril honetara, ikusgai egon diren 36 lanak.

Orain, Vicente Ameztoyren ibilbideari eta lanari buruzko berrikusketa oso honen bertsio zabalagoa ikus daiteke museoan, BBKren lankidetzari esker..

Irakurri diskurtsoa osorik.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)