Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritzak GRECO taldea, Europako Kontseiluko ustelkeriaren aurkako estatuen taldea, gonbidatu du Euskadin hitzaldi bat ematera

2020.eko otsailak 10
  • Lehendakariak harrera egin ondoren Gianluca Esposito eta Dragos Kos adituekn sektore publikoaren integritateari buruzko hitzaldia eman dute
  • Greco taldearen bosgarren ebaluazioaren arabera, Euskadi eredu da etika publikoaren eta integritatearen arloan 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta IVAPeko zuzendari Maite Iruretagoienak “Public sector integrity: GRECO standards” jardunaldia inauguratu dute gaur; Etika eta Jokabide Kodeari atxikita dauden pertsonei zuzendutako bederatzigarren lan-elkarraldia da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea–IVAPek antolatua. Jardunaldi hauekin, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin nahi du hedapen- eta prestakuntza-programak sustatzeko hartua duen konpromisoan, administrazio publikoa etika publikoaren arloan hobetzeko. Hartara, kargu publikoak betetzen dituztenak prestatzen dihardu, Kode aitzindari honetan jasotako balioak, printzipioak eta jokabideak hedatuz eta ezarriz.

Lakuan gaur egin den jardunaldian izena emandako pertsonak bi aditu hauen ponentziara bertaratu ahal izan dira: Gianluca Esposito, Europako Batzordeko Delituaren aurkako Ekintza Saileko burua eta Ustelkeriaren aurkako Estatuen Taldeko (GRECO) idazkari exekutiboa, eta Drago Kos, ELGAko nazioarteko merkataritza-transakzioetako eroskeriari buruzko lan-taldeko burua.

GRECO TALDEAREN EBALUAZIOA

GRECO taldeak “Prevención de la corrupción y promoción de la integridad en Gobiernos centrales (altas funciones ejecutivas) y Fuerzas y Cuerpos de Seguridad” gaiari buruz egindako bosgarren ebaluazio-txostenaren arabera, Euskadi eredu da alor horretan. Txostenak Etika eta Jokabide Kodeaaipatzen du, baita Etika Publikorako Batzordea ere. "Bereziki berritzailetzat" jo ditu martxan jarri ziren unean, eta erantsi du "inspirazio gisa balio lezakeen praktika ona" dela.

BEDERATZIGARREN EDIZIOA

Jardunaldi-ziklo hau, IVAPek antolatua, 2014an hasi zen eta harrezkero 8 profesionalek, ospe handikoek etika publikoaren arloan, beren ikuspegia eta esperientzia eskaini dituzte etikari eta jokabide onari buruz: Javier Gomá, Carles Ramió Matas, Concepción Campos Acuña, Francisco Longo Martinez, Javier Goma Lanzón, Victoria Camps Cervera, Manuel Villoria Mendieta eta Juli Ponce Solé.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak