Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

June Lacunza Miranda Aialako Sukaldaritza Eskolako ikasleak irabazi du XI. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label txapelketa

2020-02-06

June Lacunza Miranda Aila Sukaldaritza Eskolako ikaslea ikaslea da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren eta Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHren laguntzarekin ospatu da Galdakaon, “Baserriko Txerriaren eskutxoak, piper txorizerozko saltsa bizkaitarrarekin mango eta garbantzu karraskariarekin.” platera aurkeztu du, eta 700 euroko txekea jaso du sari gisa. 

Bigarren saritua Alatz Bilbao Terán izan da, Bilboko Ostalaritza Goi-Eskola ikaslea;  “Izan zu otsoa” izeneko platera egin du, eta  500 euroko diru saria jaso du.

Hirugarren postuan Pablo Sánchez Lopez (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola) geratu da, eta sukaldatu duen platera izan da “Mutur fina”. 400 euroko txekearekin saritua izan da.

Sari emate ekitaldian izan da, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta azpimarratu du: “Etorkizuneko sukaldariek Euskadiko kalitatezko produktuen inguruko ezagutza izatea garrantzitsua dela landa ingurune bizi bat izateko, eta bide horretan, lehiaketa hau tresna oso egokia dela esan du.

Balorazioa

Bi epaimahi egon dira egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu da, eta horrek %35eko balioa izan du. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak.

Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta:Xabier Zaballa (Kirkilla Jatetxea), Zuriñe Garcia (Andra Mari Jatetxea), Imanol Muñoz (iazko irabazlea), David Garcia (Basatxeri) eta Josu Garaialde (HAZI Fundazioa).

Hauek izan dira parte hartzaileak:

Eskola

Ikaslea

Platerraren izena

Escuela Superior de Hostelería de Bilbao / Bilboko Ostalaritza Goi-Eskola

Alaitz Bilbao Teran

Izan zu Otsoa

Sé tú el lobo

Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola

Pablo Sánchez López

Morro fino

Mutur fina

CEBANC

Marian Granado Herrero

Txerri-masail kurruskaria aza eta babarrun saltsekin

Crujiente de careta de cerdo con salsas de berza y Alubia.

Gamarrako Ostalaritza Eskola

Jorge Ramajo Domínguez

De cerdo hasta el morro

Txerriarena muturreraino

Galdakaoko Ostalaritza Eskola

Xabier Lauzirika

Urdea kostaldean

Cerdo en la costa

Leioako Ostalaritza Eskola

Kepa Gangoiti Fradua

Neguko Loreak

Flores de Invierno

Aialako Sukaldaritza Eskola

June Lacunza Miranda

Manitas de Baserriko Txerria con Vizcaína de choricero chutney de mango y crujiente de garbanzo

Baserriko Txerriaren eskutxoak, piper txorizerozko saltsa bizkaitarrarekin mango eta garbantzu karraskariarekin.

BIRTLH

Txomin Bikandi

Baserritik basora / De patitas… en el monte

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)