Eu

Tapia: “2030ean ibilgailu guztiak elektrikoak izango direla esatea falazia da”

2020.eko otsailak 05

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak gaurkotasuneko gaiak aztertu ditu Radio Euskadin, eta horietatik honakoak nabarmendu behar dira, besteak beste:

- Trantsizio ekologikoa. Ezin diogu deskarbonizazioaren helburuak betetzeari utzi baina errealistak izan behar dugu. Gaur egungo ibilgailuak egun batetik bestera ibilgailu elektrikoekin ordezkatzea falazia bat da. Modu ordenatuan egin behar da. Gure Renove Planak, aurten, xaflatutako ibilgailuen kopurua handitzea du helburu, gure errepideetako CO2 emisioa murrizteko.

- Energia. Energia berriztagarrien sorrera %8tik %15era bikoizu ahal izateko energia eolikoak izan behar du gure aukera. Parke eoliko berriak martxan jartzea da gure apustua.

- Siemens Gamesako lehendakaritzak pertsonalki adierazi dit Euskadin jarraituko dutela. Konfiantza izan nahi dut horretan, eta ekintzekin frogatu beharko dute.

- Arabako Errioxa. Arabako Mahastiak JD izapidetzeko onartzeak sektoreko erabaki bati erantzuten dio. Dauden bi aukerak babesten ditugu, ardoak merkatuan onartuak izan daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak