Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euzkadiko Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldeari omenaldia

2011.eko maiatzak 09

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua eta Giza eskubideen zuzendaria Euzkadiko Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldeari egin zaion omenaldi batera joan dira

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia, eta Giza eskubideen zuzendaria, Inés Ibáñez de Maeztu, Euzkadiko Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldeari egindako omenaldian egon ziren atzo. Unitate militar hau Eusko Jaurlaritzako Guda Zaingoak sortu zuen, 1936ko urrian, Itsas Gudaroste Errepublikarrari itsas-trafikoa eta norbere uretako arrantza babesten laguntzeko. Matxitxako Elkarteak antolatutako ekintza Armintzako kaiaren morruan jarritako monolitoaren ondoan egin zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)