Eu

Erkoreka eta Darias hilaren 20an bilduko dira Euskadin, egiteke dauden transferentzien egutegia ixteko eta martxoan Batzorde Mistoa egiteko

2020.eko otsailak 05

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Dariasek bi gobernuen arteko lehen bilera instituzionala egin dute gaur Madrilen. Bileraren ostean, agerraldia egin dute hedabideen aurrean.

Bi gobernuen arteko lehen bilera instituzional hau ulermen, sintonia eta adeitasun giroan garatu da. Bilera emankorra izan da, eta bi gobernuek Gernikako Estatutua osatzeko premiazko zeregina partekatu dute.

Bilera Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioaren egoitzan egin da, eta bertan zehaztu denez otsailaren 20an Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak Euskadira bere lehen bisita egingo du, Josu Erkorekarekin biltzeko eta egiteke dauden transferentzien egutegia itxi ahal izateko. Orduan aurkeztuko da daten kronograma osoa.

Horrez gain, datorren martxoan Transferentzien Batzorde Mistoa egitea adostu dute biek, hiru gai hauekin:

  • Farmazia-produktuei buruzko legeria
  • Eskola-asegurua
  • Enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako langileen ohiko erretiroa hartu aurreko laguntzak.

Azkenik, gaur lantaldeak eratu dira eskumenen auziaz hitz egiteko. Datorren astean hasiko dira lanean hiru legetan helegitea ez jartzeko:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea
  • Merkataritza Azalera Handiei buruzko Legea
  • “Dekretu digitalak” deitutakoak
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak