Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Higiezinen agentzia batek bigarren eskuko etxebizitza babestuak eskainiko ditu Gasteizen-

2011.eko maiatzak 07

Erosleek Babes Ofizialeko Etxebizitza eskatzeko baldintza guztiak bete beharko dituzte

Gasteizko higiezinen agentzia batek, bere borondatez, bigarren eskuko etxebizitzak eskainiko ditu. Zehazki, Lakua, Zabalgana eta Salburua auzoetan kotatutako hogei etxebizitza inguru eskainiko ditu. Etxebizitzaren prezioa Eusko Jaurlaritzak ezarriko du.

Edozein higiezinen agentziak bigarren eskuko etxebizitza babestuak saldu ditzake, hala nahi izanez gero. Legeak aukera hori ematen du, eta azken urtetan ohikoa izan da, baldin eta erosleek etxebizitzaren araudiak xedatutako baldintzak betetzen badituzte, eta etxebizitzaren prezioa Eusko Jaurlaritzak zehazten badu.

Higiezinen merkatuak bizi duen une txarra kontuan hartuta, salmenta-prozedura honi esker, etxebizitza babestuen jabeek aukera gehiago izan ditzakete, eta eskatzaileek ere bai.

Sinatutako salerosketa kontratu pribatu guztiak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak ikuskatu beharko ditu. Eusko Jaurlaritzak eragiketa bakoitzari onespena eman beharko dio, eta beharrezkoa bada, tanteo eta atzera-eskuratze eskubideak erabili ahal izango ditu, legez horretarako eskumena baitu, bitarteko pribaturik gabeko gainerako salerosketetako baldintza beretan.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak, Etxebide.info webgunearen bitartez, salerosketetan parte hartzen duten pertsonentzako bestelako bitartekotza-mekanismoak eskaintzen dituela doan.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan