Berriak Eusko Jaurlaritza XI. leg

Kontroleko osoko bilkura (2020/02/7)

2020.eko otsailak 07

igo Urkullu Lehendakariak, eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek, talde parlamentarioen galderei eta interpelazioei erantzun diete Kontroleko Osoko Bilkuran.

Galdera, Josu Estarrona Elizondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, jakiteko kontratazio publikoetan, adjudikazio zuzenetan, lanpostuetarako hautaketa-prozesuetan enpresetan eta erakunde publikoetan… zergatik den abantaila bat alderdi jakin bateko kide edo hurbilekoa izatea.

Iñigo Urkullu Lehendakariak ziurtatu duenez, Gobernuak ez dio inori mesede egingo kontratazio publiko bakar batean, ez eta langileak hautatzeko prozesuetan ere. Gainera, adierazi duenez, EH Bildo koalizioaren ekintza politikoak legealdi osoan zehar ez du ez ekarpen positiborik egin, ezta asmorik erakutsi ere, hobetzeko, “soilik kritika etengabeak egiten eta Gobernuak ekartzen dituen ekimenak blokeatzen jarraitzen du”, adierazi du.

Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Gobernuaren lege-proiektuak onesteari buruz.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Legebiltzarrari dagokio legeak onestea, eta erakusten ez baldin bada gogo handiagoa taldeen aldetik, nekez onetsi ahal izango dira legeak. “Borondatea baldin badago, aukera ugari ditugu Legebiltzar honetan Legeak adosten eta onesten jarraitzeko”, azpimarratu du. Urkulluk gogora ekarri duenez, une honetan, 29 ekimen daude tramitazioan, onesteko daudenak. “Hemen aurkeztutako proiektuen interes sozialari egiten diot aipamen, baterako lan konprometituaren bidez, taldeek adostu ahal izan dezaten ahalik eta Lege gehienen onespena, orain eta etorkizunean”, adierazi du.

Galdera, Alfonso Alonso Aranegui euskal Alderdi Polularra taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, hornitzaileen kontratazioari buruz.

Iñigo Urkullu Lehendakariak defendatu egin du Gobernuaren jarduna gardena eta zorrotza izan dela, betiere kontratazio publikoan den araudia aplikatuta. Izan ere, argitu duenez, Lehendakaritzako organoek eskatu zioten Kontrol Ekonomikoko Bulegoari kontratu guztien analisi bat egiteko. Bulego horrek igorritako txostenari buruz, Lehendakariak ziurtatu duenez, Gobernuak kontuan hartuko ditu txosten horretan gehitu diren gomendioak eta praktikan jarriko ditu dagozkien ekimenen bitartez. “Dena den, txosten horrek argi uzten du EZ dela legearen kontra ezer egin”, gaineratu du. Horrekin lotuta, Iñigo Urkulluk onartu egin du prozedura administratiboak eta kontrolekoak hobetzen jarraitzeko premia. Baina, azpimarratu duenez, behin ere ez da antzeman legez kontrako inolako jarduerarik.

Interpelazioa, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren premiak bermatzeari buruz.

Lehendakaria elkarrizketa sozialaren alde agertu da joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean herritarrek adierazitako errebindikazioei irtenbide bat emateko bide gisa. Urkulluk aitortu duenez, beharrezkoa da langileen lan-baldintzak hobetzea eta bereziki gazteenak, eta indargabetu egin behar direla lan-erreformaren alderdi kaltegarrienak, eta beharrezkoa dela politikatik lan egitea pentsioen erosahalmenari eustea bermatzeko. Dena den, adierazi duenez, Espainiako Gobernu berriari dagokio errebindikazio horiek negoziatzea.

Gainera, Lehendakariak aipatu egin du EH Bildu taldeak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurkako greba orokor bat babestu duela Euskadin; Madrilen, berriz, txeke zuri bat ematen du Espainiako Gobernuarentzat; eta, era berean, babestu egiten du Elkarrizketa Sozialaren alde apustu egiten duen Espainiako Gobernu bat, Euskadin Gizarte Elkarrizketako Mahaia gaitzesten duen bitartean. “Madrilen beren botoak oparitu zituztenean ez ziren gogoratu ez pentsiodunez, ez langileez, ez langabeez, ez lan-harremanen euskal esparruaz ere. Ez dut kontraesanaren adibide hoberik aurkitzen”, gaineratu du.

Galdera, Carmelo Barrio Baroja euskal Alderdi Popularra taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak Gobernu zentralari egindako proposamenari buruz ETAko presoak hurbiltzearen inguruan.

Lehendakariak argitu duenez, Eusko Jaurlaritzak, espetxeetako legearen ildotik, defendatu egiten du, batetik, ETAko presoak hurbiltzea; eta, bestetik, bere ustez eragindako kalte bidegabea aitortzea beharrezko pausoa da gizarteratzeko prozesuetan. Horrekin lotuta, Lehendakariak azpimarratu duenez, hurbilketa hori ez da hartu behar presoentzako sari gisa; neurri bat bezala baizik, familientzako egoera bidegabe bat arintzeko eta gizarteratzeko prozesu legalak bultzatzeko. Gainera, zehaztu duenez, legeak dio, ahal den neurrian, presoek beren ingurune sozialetik gertu dauden kartzeletan egon behar dutela.

Galdera, Javier Ruiz de Arbulo Cerio euskal Alderdi Popularra taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, erantzukizun politikoei buruz ”De Miguel kasuaren” epaiaren ondoren.

Lehendakariak, behin baino gehiagotan egin duen bezala, gaitzetsi egiten du korrupzio-kasu oro, eta kudeaketa publikoan eta politikoan gardentasunarekin eta etikarekin hartua duen konpromisoa erakutsi du. “Nire erantzukizuna zen aurreneko egunetik bizkor, argi eta irmo jokatzea. Ez zen ohikoa. Egin, egin genuen. Gaurdaino mantendu dugu. Mantendu egingo dugu. Gure helburua izan da interes publikoa defendatzea eta Euskadiko Ogasun Orokorrari egin ahal izan zaion kalte ekonomikoaren azkeneko zentimora arte itzultzea”, adierazi du. Urkulluk gogora ekarri duenez, epaia oraindik ez da irmoa eta, beraz, errespetatu egin behar da justizia eta tartean diren pertsonak. Gainera, azpimarratu duenez, bai Fiskaltzak bai epaiak berak amaitzen du esanez EZ DAGOELA inolako loturarik jokabide indibidual horren eta alderdi politiko edo instituzio bakar baten erantzukizunaren artean.

Galdera, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko politikari buruz.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak bere kontratazio-jardueran jarraitzen duen gidalerro bakarra da kontratazio publikoan indarrean dagoen araudia aplikatzea, baita “kontratazio zuzenean” ere, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Txostenean ziurtatu den bezala. Lehendakariak nabarmendu du Gobernuak aurrea hartu duela eta onartu egin duela etengabeko hobekuntzaren premia. “Gobernu honen borondatea da kontratazio publikoan hobekuntzen aplikazioa aztertzea eta martxan jartzea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Txostenean egindako gomendioei eta iradokizunei jarraituz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)