Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak uste du Europa “funtsezkoa dela ETArekin amaitzeko”

2011.eko maiatzak 09

Lehendakaria “baloreetan, eskubideetan eta askatasunetan oinarritutako Europa gehiago, etorkizun partekatuarekin eta bizikidetza barne-hartzailearekin” egitearen alde agertu da

Europaren Egunean, Patxi Lópezek adierazi du Europaren integrazioa “basakeria eta intolerantzia betiko baztertu nahi ditugunon ahaleginen eta indarren batuketa” dela.Gasteizen Nestor Basterretxearen eskultura bat instalatu da Eurobask-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 60. urteurrena ospatzeko.

Patxi López lehendakariak gaur esan du Europa “funtsezkoa izaten ari dela Euskadin ETAren totalitarismoarekin bukatzeko eta taldearen indarkeria deslegitimatzeko, begikotasunagatik edo txepeltasunagatik oraindik ulertzen duten pertsonak egon litezkeen tokian”.

Patxi López lehendakariak Eurobask-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 60. urteurrenaren ospakizuna zuzendu du gaur, Europako Eguna dela eta ospatu baita.Ekitaldia Nestor Basterretxearen eskulturaren aurrean egin da, eta eskultura Becerro de Bengoa eta Prado kaleen arteko bidegurutzean instalatuta geratuko da Gasteizen.

Ekitaldian, lehendakariak gogorarazi du Europan “sortu, hedatu eta mantendu dela herritar guztientzako berdintasunaren, askatasunaren eta oparotasunaren arloan historia osoan egin den aurrerapenik handiena: ongizate-sistema, alegia”. Hori dela eta, “Europa gehiago” eskatu du. Lehendakaria Europa “soziala, solidarioa eta balore eta eskubideetan oinarrituaren" alde agertu da, "eta Europar Batasunaren oinarri izan zen itun kolektiboa aldarrikatzen dugu bakea, bizikidetza, garapena eta europar guztion askatasuna oinarritzeko", erantsi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria