Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren 2019ko balantzearen aurkezpena

2020.eko urtarrilak 31

OSAKIDETZAREN 2019KO BALANTZEAREN AURKEZPENA

  • Nabarmentzekoa da Lehen Mailako Arretaren Estrategiaren hedapena, plazen sorrerarekin, informatikaren arloko inbertsioarekin eta urte honetarako etengabeko inbertsioen aldeko apustuarekin
  • Kirurgiako itxarote-zerrendak eta batez besteko atzerapen-denborak egun bat murriztu dira (47,9 egun), eskaria areagotu arren

Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak 2019ko balantzea aurkeztu du, eta, adierazi duenez: “euskal Osasun Zerbitzua hobetzen aurrera egiteko aukeratzat ikusi behar dugu abagune hau, euskal gizartearen aintzatespena baitu”. Juan Diegok Euskal Soziometroaren datuak nabarmendu ditu: Euskadiko biztanleen %93k uste dute osasungintzak ondo edo oso ondo funtzionatzen duela. 2014ko datuak bost puntu hobetu dira, eta % 80k nahiago dute ospitale publiko batean ebakuntza izatea, pribatu batean baino.

Osakidetzako zuzendariarekin batera, Osasun Laguntzako zuzendari Andoni Arcelay izan da prentsaurrekoan. Zuzendariak itxarote-zerrenden datuak eta atzerapen-denborak eman ditu ezagutzera. Horiek egun bat murriztu baitira, itxarote-zerrenden egonkortasuna lortzeko erronkarekin bat etorriz. Halaber, jarduerak gora egin duela egiaztatu da.

Zuzendari nagusiak nabarmendu du Lehen Mailako Arretan egiten ari den ahalegin handia. Izan ere, Familia Medikuntzako eta Erizaintzako plaza gehiago sortu dira eta inbertsio-plan bat egin da. Hala, Osakidetzak 2020an egiten dituen inbertsio arruntetan, hiru eurotik ia bat Lehen Mailako Arretara bideratuko da. Gogorarazi du, gainera, enpleguari egonkortasuna emateko asmoz, Euskal Osasun Zerbitzuaren historiako plantilla-handitzerik handiena egin dela, 953 lanpostu sortuta.

 

Lehen Mailako Arretaren Estrategia

Gaurko prentsaurrekoan, 2019an Lehen Mailako Arreta indartzeko hartu diren neurri garrantzitsuenak azaldu dira:

  • 46 plaza gehiago sortu dira —23 Familia Medikuntzan eta 23 Erizaintzan—, eta horiei beste 83 gehituko zaizkie 2020an; guztira 129 plaza berri. Langileen atalean, Familia Medikuntzarako eta Pediatriarako LEP bat iragarri da, guztira 215 plazarako. Horietarako azterketak 2020ko lehen seihilekoan deituko da. Gainera, Lehen Mailako Arretako (BAME) egoiliarrentzat eskaintzarik handiena egin da: 103 2019an eta 109 2020an.
  • Zentro berrietarako, birgaitzerako eta ekipamenduetarako inbertsio-planak 5,8 milioi euroko inbertsioa ezarri du 2019an, 2018an baino % 132 handiagoa, eta 2020rako 21 milioi euroko zuzkidura izango du, aurten baino hiru aldiz gehiago. Horrek esan nahi du Osakidetzak egiten dituen inbertsioen hiru eurotik ia bat lehen mailako arretara bideratuko dela.
  • Lehen Mailako Arretako sistemen parkea berritu da, eta horrek berekin ekarri du 5.051 ordenagailu eta 4.550 inprimagailu gehiago eta konfigurazio bereziko 215 ekipo instalatu izatea.

 

OSAKIDETZAREN 2019KO JARDUERAREN ONDORIOAK

Hauek dira Osakidetzaren 2019ko jardueraren adierazle nagusiak:

 

Jarduera asistentzialaren inguruko adierazleak

2019an, Osakidetzak 100.000 arreta baino gehiago jaso ditu, 72.000 Lehen Mailako Arretan eta 35.000 ospitaleetan.

Programatutako ebakuntza kirurgikoak % 26,2 igo dira 2015etik. 65 urtetik gorakoei egindakoak % 3,9 igo dira azken urtean, eta programatutako esku-hartzeen % 50 dira. Proba osagarriak ere % 8,3 igo dira azken urte honetan, batez ere OTAk eta erresonantziak.

Osakidetzak ia 2 milioi larrialdi artatu zituen 2019an, hilean 160.000 baino gehiago, eta 2015ean baino % 6,5 gehiago. Gora egin dute ospitaleetako larrialdiek eta Etengabeko Arretako Guneetan (EAG) artatzen diren larrialdiek. Gune horiek osasun-zentroetan daude, eta herritarren eguneroko premiei erantzuten diete. Arintzat edo oso arintzat sailkatuta dauden triaje-sistemaren bidez artatutako larrialdiak % 65 baino gehiago dira.

Larrialdietako zerbitzuari dagokionez, egunean 1.100 dei izaten dira, eta 191.649 anbulantzia-irteera (500 baino gehiago egunero) eta 415 helikoptero-irteera (1,1 irteera egunero) mobilizatu dituzte.  

Odol-transfusioak egonkor mantentzen dira. Egunean batez beste 331 odol-emate egiten dira. Horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoa beregaina da. Organo-emateen murrizketa, berriz, hezur-muinaren emateetarako gehieneko adina 40 urtera jaitsi izanak azaltzen du. Milioi bat biztanleko 64 organo eman dira, Osasunaren Mundu Erakundeak egokitzat jotzen dituen 40en gainetik, eta Europar Batasuneko herrialdeen gainetik.

C hepatitisari dagokionez, programa azken lau urteetan abiarazi da, 90 milioi eurotik gorako inbertsioarekin, eta, horri esker, 2019an nabarmen murriztu da artatutako pazienteen kopurua, eragindako pertsona gehienak jadanik tratatu baitira.

Gripearen aurkako kanpaina 377.695 pertsonara iritsi da 2019an (azken bost urteetako zifrarik handiena), % 58,2ko estaldurarekin 65 urtetik gorako pertsonen artean.

Bularreko eta koloneko minbiziaren detekzio goiztiarrerako baheketa-programek 594 eta 3.100 kasu detektatzea ahalbidetu dute, hurrenez hurren. Hori funtsezko faktorea da gaixotasun horri bizirauteko. Izan ere, berriki egindako ikerketa baten arabera, koloneko minbiziaren baheketak % 20 igotzen du gaixoen biziraupen-ratioa.

Pazientearen segurtasunari dagokionez, nabarmentzekoa da programatutako kirurgien ehunekoak nabarmen egin duela gora. Horietan, segurtasun kirurgikoa egiaztatzeko check listak egiten dira. Egiaztapen horiei esker, ebakuntzen segurtasuna hobetzen da.

Itxarote-zerrenda  

Osakidetzako itxarote-zerrenda kirurgikoan, 2019an, beherakada txiki bat izan da batez besteko atzerapenean: 47,9 egun, hau da, 2018an baino 1,2 egun gutxiago.

Adierazle hori bat dator itxaronaldi kirurgikoen egonkortasuna lortzeko erronkarekin, nahiz eta eskaria etengabe handitzen ari den, askotan aipatzen diren faktore demografiko eta teknologikoen ondorioz.

Informazioa hiru lurraldeetan banakatzen badugu, honako zifra hauek ikusiko ditugu:

  • Araba: Paziente kopurua egonkortu da eta batez besteko atzerapena 1,7 egun hobetu da.
  • Gipuzkoa: Goierri-Urolako ESIko eta Donostialdeko ESIko adierazleen egonkortasuna nabarmendu behar da. Bidasoko ESIko batez besteko atzerapena hobetu da eta Debabarreneko ESIko adierazleek okerrera egin dute.
  • Bizkaia: Ezkerraldea-Gurutzetako ESIko eta Barakaldo-Sestaoko ESIko adierazleen egonkortasuna ikusten da. Bilbo-Basurtuko ESIan, Barrualde-Galdakaoko ESIan eta Uribeko ESIan batez besteko atzerapena hobetu da. Azken horrek nabarmen egin du aurrera bere kirofanoen irekieran. 

Espezialitateen araberako banaketari dagokionez, eta deskribatutako ildo beretik, hobekuntza arina ikusten da bai Kirurgia Orokorrean (batez besteko atzerapena egun bat jaitsi da), bai Traumatologian (batez besteko atzerapena 3 egun jaitsi da), bai Urologian eta Ginekologian (atzerapena ere jaitsi egin da).

Pazienteen bolumenari dagokionez, Traumatologia eta Oftalmologia espezialitateak nabarmentzen dira, nahiz eta azken horrek jaitsiera txikia izan duen aurreko urtearekin alderatuta.

Kanpo Kontsulten itxarote-zerrendan, batez besteko atzerapenean neurrizko igoera ikusten da (34,6 egunekoa izatera pasatu da), eta 5.518 paziente gutxiago daude zerrenda horretan.

Proba Diagnostikoen itxarote-zerrendan, datu esanguratsuena da batez besteko itxaronaldian beherakada txikia izan dela, 13,2 egunekoa, eta pazienteen kopuruak ere gora egin duela.

Azkenik, esan behar da itxaronaldien adierazleei buruzko datuak autonomia-erkidego guztietako baxuenak direla, Estatuko batez bestekoaren oso azpitik.

 

Jasangarritasunari buruzko adierazleak

Biztanle bakoitzeko osasun-aurrekontu publikoak (1.731 euro) Estatuko batez bestekoa % 30,3an gainditzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoa lehen postuan dago autonomia-erkidegoen artean. Osakidetzaren aurrekontua 2.977 milioi euro izan zen 2019an, 2015ean baino % 14,8 handiagoa, hau da, 365 milioi euro handiagoa.

Egiturazko plantilla 999 plaza handitu da, horietako 953 Eusko Jaurlaritzak Osakidetzaren historiako plantilla-gehikuntzarik handiena onartu duelako, enpleguan egonkortasun handiagoa lortzeko helburuarekin.

Bost urtean bikoiztu egin da prestakuntza-ikastaroetan izena eman dutenen kopurua, 44.123ko zifrara iristeraino, eta horietatik % 86 emakumeak dira. Egoiliarren (BAME eta BAEE) prestakuntzan ere ratio handienak lortu dira azken urteotan. Izan ere, 2019-2020ko eskaintza inoizko handiena izan da: 453 plaza guztira.

Osakidetzako Euskara Plana 2013an onartu zen eta 2019an amaitu zuen bere indarraldia, eta, lau urtean, hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten enplegatuen guztizko kopurua 11.570 plazakoa izatea lortu du, hau da, % 43,4, 2020rako helburu estrategikoa (% 40) gaindituta. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da 285.519 pazientek aukeratu dutela euskara lehentasunezko hizkuntza gisa Osakidetzarekin harreman asistentziala izateko, eta Osakidetzako erabiltzaile guztietatik % 73 pozik daudela jarduera asistentzialean euskara erabiltzearekin (azken bost urteetako ehunekorik altuena da).

Baja eragin duten lan-istripuen kopurua % 14 murriztu da 2018arekin alderatuta.

 

Berrikuntzari buruzko adierazleak

Nabarmentzekoa da Osakidetza ezartzen ari den online zerbitzu berriek herritarren artean duten onarpen handia. Zerbitzu horiek erosotasun handiagoa dakarte, eta horrek eragin du denbora aurreztea, alferrikako joan-etorriak saihestea eta zerbitzu horiek berehala eskuratzea.

Osasun-karpeta 2015ean 14.126 erabiltzaile izatetik 2019an 76.977 izatera igaro da, eta web-zitak % 72 areagotu dira azken 5 urteetan, 2019an ia 2,5 milioira iristeraino. Errezeta elektronikoak berrikuntza teknologikoaren mugarri nagusietako bat izaten jarraitzen du, eta azken bost urteetan % 18,7 igo da haren erabilera. 2018an, euskal herritarrek errezeta hori beste autonomia-erkidego batzuetan erabiltzeko aukera ezarri zen, eta 2019an, guztira, 1,2 milioi errezeta eman ziren bide horretatik.

Arretaren eta kudeaketaren arloko berrikuntzari dagokionez, proba osagarrietako irudi medikoen eta azterketen digitalizazioa % 6 handitu da (azken urteotan % 46). 2019an, 850.000 baino gehiago izan dira, eta, horrela, Osakidetza irudien eta proben gordailu digital handiaz hornitu da. Horrek osasun-profesionalen lana errazten du diagnostikoa eta tratamendua ezartzeko eta, beraz, pazienteek jasotzen duten arreta hobetzeko.

I+G+b arloarekin lotutako jarduerak % 8 egin du gora 2019an. Nabarmentzekoa da euskal enpresekin lankidetzan egindako proiektuen kopurua ugaritu egin dela: 2015ean 5 izatetik, 2019an 77 izatera igaro dira.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2020.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ko BALANTZEAREN AURKEZPENA ➕ https://t.co/UYT5MMx2UI

    ✳️ Nabarmentzekoa da Lehen Mailako Arretaren Estra…

  • 2020.eko otsailak 01

    Guardar defensas fuertes frente incluso resfriados, no dar oportunidad microorganismos patógenos se vuelvan más agresivos. Prevención al toser evitar propagación, guardar alguna distancia prudencial sin alarmarse manteniendo la calma. Parece un patógeno artificial se ha colado en lo natural de momento sin fuerza por falta de adaptación aunque sin fiarse de evolución benévola manteniendo la guardia sin alarmarse.

  • @OSIArabaESI
    2020.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 PRESENTACIÓN DEL BALANCE 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ ➕ https://t.co/JXLMNS5doa

    ✳️ Destaca el despliegue de la Estrategia de Atenci…

  • @OSIArabaESI
    2020.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ko BALANTZEAREN AURKEZPENA ➕ https://t.co/UYT5MMx2UI

    ✳️ Nabarmentzekoa da Lehen Mailako Arretaren Estra…

  • @jeslarra
    2020.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 PRESENTACIÓN DEL BALANCE 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ ➕ https://t.co/JXLMNS5doa

    ✳️ Destaca el despliegue de la Estrategia de Atenci…

  • @maializun
    2020.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ko BALANTZEAREN AURKEZPENA ➕ https://t.co/UYT5MMx2UI

    ✳️ Nabarmentzekoa da Lehen Mailako Arretaren Estra…

  • @JanirePortuondo
    2020.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 PRESENTACIÓN DEL BALANCE 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ ➕ https://t.co/JXLMNS5doa

    ✳️ Destaca el despliegue de la Estrategia de Atenci…

  • @cortagerardo
    2020.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 PRESENTACIÓN DEL BALANCE 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ ➕ https://t.co/JXLMNS5doa

    ✳️ Destaca el despliegue de la Estrategia de Atenci…

  • @GlaciarBlue
    2020.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 PRESENTACIÓN DEL BALANCE 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ ➕ https://t.co/JXLMNS5doa

    ✳️ Destaca el despliegue de la Estrategia de Atenci…

  • @SFrayle
    2020.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 📝 PRESENTACIÓN DEL BALANCE 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ ➕ https://t.co/JXLMNS5doa

    ✳️ Destaca el despliegue de la Estrategia de Atenci…

  • @osakidetzaEJGV
    2020.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    📝 PRESENTACIÓN DEL BALANCE 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ ➕ https://t.co/JXLMNS5doa

    ✳️ Destaca el despliegue de la Estrategia de At… https://t.co/oW4dSNhDNz

  • @osakidetzaEJGV
    2020.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    📝 2️⃣0️⃣1️⃣9️⃣ko BALANTZEAREN AURKEZPENA ➕ https://t.co/UYT5MMx2UI

    ✳️ Nabarmentzekoa da Lehen Mailako Arretaren E… https://t.co/qWPEcOsTGL

Ekitaldiko kargudunak