Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko langileen kontziliaziorako baimenak parekatzea onartzen duen Dekretu Proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2020.eko urtarrilak 29

Beharrezkoa da neurriak hartzea, seme-alaben zaintzan, gurasoen arteko erantzunkidetasuna bermatzeko, bai jaiotzen direnean, bai adopzioan, harreran edo adopzio-helburuko zaintzan, bai eta adingabeek beren gurasoaren edo gurasoen arreta jasotzeko duten eskubidea bermatzeko ere.

Hori dela-eta, Administrazio honek, alde bakarrez, erabaki zuen proposamen hori gauzatzea Gobernu Kontseiluak, 2019ko irailaren 17an, hartutako erabakiaren bidez. Hala, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak kontziliazio-baimenak parekatzeko egindako proposamena behin-behinean onartu zen, eta gerora, aurretiazko kontsultara eraman den dekretu honen bidez arautuko zela xedatu zen.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Iruzkinak: 2
  • Klik kopurua (2020-01-27ra arte): 2987

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau