Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Eroski Móvil Metapostaren bidez bidaltzen ditu bere fakturak

2011.eko maiatzak 05

Eroski Taldearen operadoreak, Metapostan arrakastaz integratu da, euskal gizarteak doan, segurtasunez eta betirako dokumentuak jaso eta gordetzeko duen Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa.

• Metaposta doako zerbitzuan alta hartzeko hiru bide daude: kolaboratzen duten online bankaren bitartez, ziurtagiri digitalarekin (Izenpe, ONA edota NAN elektronikoa) edo KZgunea zentroetan modu presentzialean

• Enpresak, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, Merkataritza Ganberak, Tecnalia, Mondragon Ibertsiak eta Gupost-ekin batera


Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzak 5.- Hainbat hilabeteetako bi aldeen arteko lanen ostean, telekomunikazioen euskal operadoreak Metaposta sistemarako integrazioa bukatzen du. 2007ko azarotik Espainian jarduten duen enpresak, Metapostara batu zen pasa den otsailean, Bernabé Unda sailburuaren eta Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren gidaritzapean, eta Agustín Markaide Eroski Taldeko presidente eragilearen partaidetzarekin antolatutako sinadura-ekitaldian.

Gaurtik aurrera, horrela adierazten duten Mondragon Korporazioaren iraganeko eta egungo jardunaren erreferentzia bilakatu den Eroski Móvil enpresaren bezeroek, operadorearen fakturak Metaposta postontziaren bidez jaso ahal izango dituzte.

Danimarkako e-Boks (www.e-boks.dk) sistemaren eragin zuzena duen ekimen honetan, "Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa" garatzea du helburu METAPOSTAK, interes pertsonaleko dokumentuak zein hiritarrek eta enpresek balio handikotzat dituzten dokumentuak gordetzeko. Gainera, postontzi tradizionalaren antzera, izaera berdina hartzen du bere gain. METAPOSTA "Euskadi Informazio Gizartean Plana"-ri atxikitako proiektu garrantzitsua da, hiritarrei Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzea xede duena, mota guztietako agiriak era seguru eta iraunkorrean jaso eta gorde ahal izan ditzaten.

2010ean eratu zen METAPOSTA elkartea, zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herria Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa. Elkarteko presidentea, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea da.



NOLA HARTU ALTA METAPOSTAN?

Ziurtagiri Digitalekin
Zure txartelarekin sartu ahal izateko, irakurgailu bat instalatuta eduki behar duzu, baita txartel horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programak edo driver-ak ere.


Modu presentzialean
METAPOSTAn alta ematea oso erraza da.
Ziurtagiri Digitalik ez baduzu, indarreko NANarekin kolaboratzen duen edozein KZgunera joanez erregistra zaitezke METAPOSTAn.

Zure on-line bankan
Zure finantza-entitatearen online bankan alta eginda edukitzea soilik beharko duzu.
Hurrengo entitateek haien online banako zerbitzuen bidez kolaboratzen dute Metapostaren alta-hartze prozesuan.
• Bankoa
• Bilbao Bizkaia Kutxa
• Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
• Vital Kutxa
• Iparkutxa
• Kutxa

 

 

Iruzkin bat
  • @miguelramos1978
    2011.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    Eroski Móvil ya envía sus facturas a través de Metaposta http://tinyurl.com/64m8m8k

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan