Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzak 354.000 euro bideratu ditu kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzetara (Gobernu Bilera 2020-01-28)

2020.eko urtarrilak 28
  • Laguntza horien bidez 56 kultur ekimen babestu ziren iaz, literaturan, zineman, arte eszenikoetan eta musikan, besteak beste

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 354.000 euroko partida onartu du gaurko bileran, 2020. Urtean kultura-sorkuntzarako diru-laguntzak emateko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdi honek sei modalitate izango ditu aurten, 'proiektuen eta prototipoen atariko diseinuetara' bideratutako modalitatea desagertu baita. Joan den ekitaldian hainbat kultura-sektoreri lotutako 56 proiektu lagundu ziren diru-laguntza deialdi honen bidez.

Deialdi honen helburua da kultur sorkuntza bultzatzea eta sortzaileen lana erraztea kultura-sektore ezberdinetan. Horrela, laguntza-ildo honek sektore gehienak hartzen ditu, eta gehitzen da sektorez sektore dauden laguntzei. Aurtengo deialdiaren berritasun nagusia da desagertu egin dela "proiektuen eta prototipoen atariko diseinuak" egiteko modalitatea, eta, aldi berean, handitu egin dela "musika-konposizioen" zuzkidura ekonomikoa (64.000 euro aurten, eta 50.000 euro iaz) eta "koreografien sorkuntza" modalitatearena (54.000 euro aurten, iaz 28.800 euro).

Aurtengo sei modalitateetarako aurreikusitako zuzkidura honela banatuko da:

  • Antzerki testuak, 52.000 euro.
  • Gidoi zinematografikoak, 104.000 euro.
  • Musika konposizioa, 64.000 euro.
  • Gazteei zuzendutako euskarazko literatur testuak, 40.000 euro.
  • Euskarazko ipuin eta nobela laburrak, 40.000 euro.
  • Koreografiak sortzea, 54.000.

Iragan 2019an egindako azken deialdian emandako laguntzak ondokoak izan ziren: 8 laguntza antzerki-testuak sortzeko; beste 8 gidoiak idazteko; 9 diru-laguntza musika-lanak idazteko; 12 laguntza atariko diseinuak sortzeko; 5 laguntza eman ziren gazteei zuzenduriko euskarazko literatura-testuak idazteko; beste 5 euskarazko ipuinak eta eleberri laburrak idazteko; eta, azkenik, 9 laguntza koreografiak sortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko