Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Herritarren eskaeraren azterketa eta Administrazio ereduaren gaineko proiekzioa. Ondorioak

2020-01-27

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Funtzio Publikoko Sailburuordetzatik, denbora luzea darama administrazio publikoaren gaur egungo eredutik beste eredu berri baterako bidea egiten, gure gizarteak bihar-etzi izango dituen premietara hobeto egokitu nahian. Prospekzio-lan batzuk egin dira orain arte, besteak beste, nabarmenenak aipatzearren, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa 2020 eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Enplegu Plana. Proiekzio demografikoen gaineko zenbait azterlan ere egin da.

Gobernu honek uste du oso garrantzitsua dela lortu ditugun emaitzak herritarren artean azaltzea eta kontrastatzea, egindako lan guztia aberastearren. Horrexegatik, abenduaren 12an, Europa Jauregian, topaketa bat egin zen herritarrekin esperientziak eta iritziak partekatzeko, eta horrez gain, onlineko gune hau bideratu zen, Irekian, ekarpenak errazago jasotze aldera.

Esperientzia ona izan da eta iritzi eta ekarpen baliotsuak jaso dira administrazio moderno, efiziente, garden eta hurbilaren bidean jarraitzeko.

Klik kopurua (2020-01-27ra arte): 2.920

Iruzkinak: 1

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan