Berriak Lehendakaritza
Eu

"Bilduri botoa eman nahi diotenen eta koalizioaren aldeko botoa eman nahi ez dutenen eskubideak bermatu behar du Konstituzionalak", dio lehendakariak

2011.eko maiatzak 05

Lehendakariaren esanetan "Bilduren barnean legezko bi alderdi demokratiko daude. ETAko estrategiaren zerbitzura daudela esaterik ez dago”

"Batasunako kideek operazioan parte hartu izanak Bildu hauteskundeetara aurkezteko aukerarik gabe utz" dezakeela hainbat aldiz entzun izan duela azaldu du lehendakariak. "Hori da niretzako balio politikoa duena", adierazi du.

Auzitegi Konstituzionalak "guztien eskubideak bermatu behar" dituela azaldu du Patxi López lehendakariak, "Bilduri botoa eman nahi diotenen eskubideak, eta askatasunean bizi nahi dutenen eskubideak". Lehendakariak Auzitegi Konstituzionalak gaur hartu behar duen erabakiaren inguruan egin ditu adierazpenok. Auzitegiak gauerdia arteko epea du Bildu hilaren 22ko foru eta udal hauteskundeetara aurkez daitekeen erabakitzeko.

"Bilduren barnean legezko bi alderdi demokratiko daude. ETAko estrategiaren zerbitzura daudela esaterik ez dago, eta horregatik auzitegiaren erabakia oso konplexua da, dena zuria edo beltza ez delako", nabarmendu du Patxi Lópezek.

Aurreko hauteskundeetan "alderdi batzuk ETAren mehatxupean aurkeztu" zirela gogorarazi du Lopezek. Hauteskunde-kanpainak eskoltekin egiten zituzten eta "atentatu baten beldurrarekin bizi ziren", gaineratu du.

Ezker abertzaleak hasitako bidearen "balio politikoa" onartu du Patxi López lehendakariak, "guztiek hori eskatu izan diogulako". Hala ere, "nahikoa egin ez" dutela erabaki dute auzitegiek, "edo behintzat sinesgarritasuna falta" zaiela, "30 urte indarkeriari babesa ematen egon ostean". Ondorioz, "mundu horri gehiago eskatu behar diogu", erantsi du.

Euskadin "lanpostuak sortu dira"

Euskadiko langabeziaren azken datuak "ona ez" direla adierazi du Lópezek, baina lanpostuak sortu direla argudiatu du, Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin baitu. Lehendakariak azaldu duenez, "670 lagunek alta eman dute Gizarte Segurantzan" EAEn. Ondorioz, "lanpostuak sortu dira" hilabete horretan eta dagoeneko urte hasieratik 3.200 dortu dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)