Eu

EAE-ko lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak 2019

2020.eko urtarrilak 27

Gaur goizean, Lan eta Justiziako sailburuak, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eta Osalaneko zuzendari nagusiak 2019. urtearen itxierari dagozkion ezbehar-kopuruari eta gaixotasun profesionalei buruzko datuen berri eman dute.

Datu nagusien artean, lehenengoa da diren ia 940.000 afiliatuen artean, baja eragin zuten istripuak, guztira, 38.995 izan zirela, 2018an baino %9 gehiago.

Birgaixotzeak alde batera utzita, 37.106 istripu berrietatik 36.870, hau da, %99,36, arinak izan ziren; 206, %0,55, larriak; eta 30, %0,08, hilgarriak.

Bigarren sailkapena da 33.007 lanaldian gertatu zirela, eta 4.099 in itinere.

Lanaldian izandako 33.007 istripuetatik 32.819 arinak izan ziren, 162 larriak eta 26 hilgarriak. Nabarmentzekoa da azken horiek murriztu egin direla 2018arekin alderatuta, 34tik 26ra.

Bestalde, 4.099 in itinere istripuetatik 4.051 arinak izan ziren, 44 larriak eta 4 hilgarriak.

Aipatzeko moduko beste datu bat da 2019an hildako 30 pertsonetatik 17 arrazoi traumatikoengatik hil zirela, eta 13 ez traumatikoengatik. 

Sailburuak bere hitzaldian esan duenez, bada datu bat istripu-tasaren bilakaera ikuspegi hobearekin islatzen duena: intzidentzia-tasarena da, eta istripu-kopuru absolutua eta jardunean dauden langileen kopurua lotzen ditu.

Ildo horretan, sailburuak adierazi du afiliatutako 1.000 pertsonako 35,26 istripu erregistratu direla. Horrek esan nahi du %6,9ko jaitsiera izan dela 2018. urtearekin alderatuta, eta beraz, istripu-tasaren jaitsiera erakusten du, hau da, langile batek istripu bat izateko duen arriskua txikiagoa dela.

Mª Jesús San José andreak aitortu du laneko arriskuen prebentzioan lortzen dena laneko arriskuen prebentzioa bultzatzeak duen garrantzian inplikatuta eta kontzientziatuta dauden eragileen esfortzuari esker dela. Aldi berean, sailburu gisa, Osalanek langileen segurtasuna eta osasuna sustatzeko etengabeko lana osatzen duten ekintzen sorta helarazi nahi izan dio euskal gizarteari, laneko arriskuen prebentzioaren printzipio orokor gisa ulertuta: lanetik eratorritako arriskuak ezabatzea edo murriztea, parte-hartzea bultzatzea eta, arlo horretako prestakuntza eta informazioa ematea. "Legegintzaldi honetan, Osalanek 6.000 langile baino gehiago prestatu ditu prebentzio-ordezkari gisa, eta beste 3.000 baino gehiago joan dira erakundeak lan-osasunaren arloan antolatu dituen ikastaro eta jardunaldietara", esan du.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EchenagusiaV
    2020.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📊 EAE-ko lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak 2019 ➡︎ https://t.co/THXw1xNfq9 @osalanejgv

    ℹ️ Ia 940.000 afiliatuen artea…

  • @EchenagusiaV
    2020.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📊 Accidentes de trabajo y enfermedades profesionales de la CAPV 2019 ➡︎ https://t.co/FqH60Yu1jj @osalanejgv

    ℹ️ En un total de…

  • @NachoNacholek
    2020.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📊 EAE-ko lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak 2019 ➡︎ https://t.co/THXw1xNfq9 @osalanejgv

    ℹ️ Ia 940.000 afiliatuen artea…

  • @esteruco
    2020.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📊 EAE-ko lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak 2019 ➡︎ https://t.co/THXw1xNfq9 @osalanejgv

    ℹ️ Ia 940.000 afiliatuen artea…

  • @intercomarca_ma
    2020.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📊 Accidentes de trabajo y enfermedades profesionales de la CAPV 2019 ➡︎ https://t.co/FqH60Yu1jj @osalanejgv

    ℹ️ En un total de…

  • @LoliRicoG
    2020.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📊 Accidentes de trabajo y enfermedades profesionales de la CAPV 2019 ➡︎ https://t.co/FqH60Yu1jj @osalanejgv

    ℹ️ En un total de…

  • @osalanEJGV

  • @mutualiamutua

  • @profesortbaker

Ekitaldiko kargudunak