Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak lasaitasun-mezua zabaldu du Txinan jatorria duen pneumoniaren aurrean

2020.eko urtarrilak 24

Gaur bildu da Gaixotasun Infekziosoen Aholku Batzordea, egoera aztertzeko

Euskal Autonomia Erkidegoak dagoeneko badu gaixotasun infekziosoei aurre egiteko protokolo bat, eta oraingoz ez da ohiz kanpoko prebentzio-neurririk behar

 

Eusko Jaurlaritza eta Osakidetza erne daude jatorri txinatarreko coronavirusaren aurrean, eta lasaitasun-mezua helarazi diete euskal herritarrei. Gaur, Gaixotasun Infekzioso Berrien Aholku Batzordea bildu da Lakuako egoitzan, eta orain arte eskuragarri zeuden datuak aztertu ditu, baita Euskal Autonomia Erkidegoak gaixotasun mota horiei aurre egiteko dituen tresnak ere.

Bileraren ondoren, Enrique Peiró Kontseiluko presidenteak hedabideei egindako adierazpenetan azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak jardun-protokolo bat du, profesionalek Euskal Autonomia Erkidegoan litekeen afektazio bati aurre egiteko irizpidea izan dezaten gida gisa balio lezakeena.

Oraingoz, ez da aparteko prebentzio-neurririk behar. Aholku Batzordea “erne” egongo da, etengabe harremanetan, aste honetan zehar egin duen bezala, informazio fidagarria eta gaurkotasunezkoa izateko, agerraldiaren bilakaera jarraitu eta datozen asteetan izango duen irismena ikusteko. Horren harira, lehendakariak lasaitasun-mezua helarazi die euskal herritarrei.

Gaur egun, gure erkidegoan ez da coronavirus honi lotutako pneumonia-kasu bakarrik hauteman.

 

CORONAVIRUSEK ERAGINDAKO PNEUMONIA

Aholku Batzordeak duen informazioaren arabera, coronavirus batek eragindako pneumonia da, identifikatzen zaila den birus-familia zabal batek eragindakoa. Jatorria, oraindik zehaztu ez bada ere, animalien eta arrainen merkatu batean dagoela dirudi, Txinako erdialdeko Wuhan hirian. Birus horrek eragindako hilkortasuna urria da, probabilitate txikikoa.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 24a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau