Eu

EHUko Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterreko ikasle talde batek URArekin batera bisitatu ditu Salburuako hezegune leheneratuak, Pobeñako padurak eta Añanako gatzagak

2020.eko urtarrilak 24

UPV/EHUk Zientzia eta Teknologia Fakultatean ematen duen Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterreko ikasle-talde batek Salburuako hezegune leheneratuak, Pobeñako padurak eta Añanako gatzagak bisitatu ditu, Plangintza Hidrologiko eta Obren zuzendari Jose Maria Sanz de Galdeanorekin, Planifikazio Hidrologikoaren arduradun Iñaki Arraterekin eta obra hidraulikoen arduradun Aitziber Urquijorekin batera.

Bisitaren helburua ikasleei bertatik bertara hezeguneak ezagutarazteko aukera ematea izan da, bai hezeguneen eta paduren leheneratze hidromorfologikorako obra zibil batean gaur egun erabiltzen diren eraikuntza-aldagai teknikoak, bai plangintza hidrologikoak Euskadin eremu degradatu berriak berreskuratzeko ezarri dituen aurreikuspenak; baita ingurune horien kudeaketan gertatzen den paradigma-aldaketa ere (azken hamarkadetan, araudi berrien argitan eta administrazioen zein administrazioaren beraren sentsibilitate ekosistemiko gero eta handiagoarekin parez pare).

EHUko ikasle-taldeak, Arturo Elósegui (EHUko Ekologiako katedraduna) eta Joserra Diez (EHUko Ibai Ekologiako doktorea) irakasleekin batera, zuzenean ezagutu ahal izan dituzte populazio-dentsitate handiko espazio batean hezeguneek jasaten dituzten presioak, lurraldearen antropizazio nabarmenak eta orografia gorabeheratsuak — bereziki, kantauriar isurialdean— zeharo baldintzatuta.

Era berean, padurek eta hezeguneek lurraldeari eskaintzen dizkioten zerbitzu ekosistemikoen adibide zehatzak eta kuantifikagarriak ezagutu eta eztabaidatu ahal izan dituzte, hala nola biodibertsitateari eusteko duten potentziala, habitat baliotsuak hartzeko lurralde-uharte izaera, ibaietako edo kostaldeko ur-goraldiak laminatzeko duten gaitasuna (eta, horrela, muturreko fenomenoen aurrean lurraldearen erresilientzia handituz), edo karbono-hustutegi gisa duten gaitasuna, besteak beste.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak