Eu

Hasiera eman zaio sagardo denboraldiari Bizkaian, %100 bertako sagarrekin ekoitzitako sagardo kopurua asko handituta

2020.eko urtarrilak 23

Gaur goizean, Bizkaiko Sagardogileen Elkartea –Bizkaiko Sagardoa– osatzen duten artisautzako 8 upategiek Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera eman diote, lehen txotxa irekita, Mikel Garcia eta Javier Conde atleten eskutik.  Denboraldiaren aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da, eta bertan parte hartu du Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak.

Bizkaiko sagardo denboraldia oso datu positiboekin hasi da aurten, izan ere, 160.000 litro sagardo ekoitzi dira, pasa den ekitaldian baino ia 45.000 litro gehiago, eta denak %100 Bizkaiko lurraldekoak diren sagarrarekin egindakoak dira.

Sagardo kopuru horren zati bat ere Euskal Sagardoa JI-ko sagardoa egiteko erabili da, gero eta sendoago dagoen proiektua baita. Izan ere, 50 sagardotegi daude proiektuari atxikita eta 3.000.000 litro sagardo ekoitzi dira aurten, 2016an sortu zenean baino ekoizpen bikoitza, alegia.

Euskal Sagardoa–ren etorkizunerako ezinbestekoa da urtero %100 bertako sagarrarekin egindako sagardoaren gero eta bolumen handiago egitea. Eta helburu horretarako, sagar ekoizleen eta sagardoen sektoreari laguntzen jarraituko du Eusko Jaurlaritzak.

Aurten, Mikel Garcia eta Javier Conde dira Bizkaiko sagardoaren enbaxadoreak, eta beraiek eramango dute Bizkaiko sagardoaren izena gure mugetatik kanpo. Mikel Garcia atleta bat da eta Inas Global Games probako urrezko hiru domina eskuratu zituen iaz Australian. Javier Conde, berriz, bere entrenatzailea da eta txapeldun paralinpiko beterenoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak