Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabalek azpimarratu duenez, “langabezia % 10etik beherako tasan finkatu da”

2020-01-23
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta baloratu du
Eusko Jaurlaritzak 2019 osoan  langabezitasa puntu bat jaitsi dela eta 15.000 okupatugehitu direla azpimarratu du 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur azpimarratu duenez, Eustat - Euskal Estatistika Erakundeak gaur argitaratu duen Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkestak "berretsi egin du euskal lan-merkatuak azken hilabeteetan agertutako joera positiboa".

Artolazabalek gaur argitaratu den inkesta horren bi datu azpimarratu ditu bereziki: “Langabezia % 10etik beherako tasan finkatu da. 2018. urtea amaitzean baino puntu bat gutxiagotan dago, eta % 9,3ra jaitsi da. Bestalde, duela urtebete baino 15.000 landun gehiago daude, eta, ildo horretan, Gizarte Segurantzako kotizatzaileen datuen errekor historikoa gainditzear dago".

Hala eta guztiz ere, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu duenez, "Euskadin oraindik 97.000 pertsonari baino gehiagori lagundu nahi diegu lan bat aurkitzen, Lanbideren bitartez tresnak eskaintzearen bidez".

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu duenez, “2020. urtea aurreikuspen onekin hasi da, nazioarteko ziurgabetasunetako batzuk oraindik airean badaude ere".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)