Eu

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa berraztertzeko eta ez aurkezteko eskatu dio Alderdi Popularrari

2020.eko urtarrilak 22

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu, Josu Erkorekak, gaur arratsaldean “Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretuaren” aurka PPk eta Voxek iragarritako errekurtsoei buruz adierazpenak egin ditu. 

Tokiko erakundeetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuari PPk eta Vox alderdiak iragarritako bi helegiteen aurrean harridura agertu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. "Harritu egiten gaitu, gaur egun, adostasun linguistikoak zalantzan jartzeak eta Euskadin aspaldi gaindituta ditugun gaiei buruzko eztabaidak zabaltzeak, euskararen erabilerari buruzkoak, esaterako", adierazi du.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak aitortu du, Voxen kasuan, ez dela hain harrigarria, jaio zenetik adostasun demokratiko guztien aurkako alderdia izan delako. Aldiz, PPren kasuan, Erkorekaren ustez ulertezina da Euskadiko udal eta soziolinguistika errealitateari bizkarra ematea. "Alderdi Popularrari eskatzen diogu errekurtsoa berriz azter dezala, eta ez dezala bat egin Vox-en etengabeko konfrontazio estrategiarekin", gaineratu du.

Halaber, Erkoreka sailburuak ziurtatu du Dekretua esparru juridikoa errespetatuz egin dela. "Vox eta PP alderdiek helegitearekin aurrera jarraitzen badute, araua defendatuko dugu, eta euskal auzitegiek horrela ulertzea espero dugu", azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)