Berriak Osasuna
Eu

Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordea ostiralean bilduko da coronavirus berriak eragindako egoera epidemiologikoa aztertzeko

2020.eko urtarrilak 22

EAEk badu gaixotasun infekziosoei aurre egiteko protokolo bat

Osasun Sailak eta Osakidetzak erne jarraitzen dute coronavirus berri batek eragindako pneumoniaren inguruan iristen ari diren informazioen aurrean. Ostiral honetan, Gaixotasun Infekzioso Berrien Aholku Batzordea bilduko da, eskura dauden datuak aztertzeko eta, beharrezkoa izanez gero, prebentzio-neurriak hartzeko.

Gogorarazi behar da Euskadik zaintza epidemiologikoko sistema bat duela, eta horri esker, gaixotasun infekziosoei buruzko informazioa ezagutu daitekela, Txinan jatorria duen gaixotasun honen kasuan bezala, eta hauen jarraipena egin. Jarduera-protokolo bat ere badago, Aholku Batzordearen barruan adituek egina, eta gida gisa balioko du profesionalek EAEn eragin hipotetiko bati aurre egiteko irizpidea izan dezaten.

Edonola ere, gaur egun, gure erkidegoan ez da coronavirus horri lotutako pneumonia-kasu bakar bat ere hauteman. Beraz, Osasun Sailak lasai egoteko mezua helarazi nahi die herritarrei.

Osasun Sailak, beharrezkoa denean, egoera horren bilakaeraren berri emango du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko urtarrilak 22

    Simular cómo manejar las aglomeraciones suponen un foco de riesgo, distancias preventivas y medidas protectoras como alimentación recomendada fortalecedora de defensas y otras de contención limitar que el coronavirus tome camino de propagación en caso de que se complicaran las cosas parece en principio una señal de alarma para tomar las cautelas oportunas y no bajar la guardia. Podemos tener más sucesos similares luego no está de más hacer simulacros de prevención de vez en cuando para aprender a manejar situaciones pueden crear tensión como las pandemias que con la amenaza de cambio climático emergente, podemos vivir episodios hay que preparar a la población, lo digital bien gestionado puede ayudar ya que también pueden generar falsas alarmas y daños efectos de las mismas.