Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak milioi bat eurotik gora inbertitu du merkataritzaren ikerketa estrategikorako

2011.eko maiatzak 05

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkabila proiektua bultzatu du negozio-eredu berriak, dimentsio handiagokoak eta sare kohesionatuetan elkarlanean jardungo dutenak sortzeko.

Proiektu hori funtsezkoa da sektorearen etorkizunerako, eta Tecnalia, Gaiker-IK4 eta EHU ditu buru. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzaren sektorean ikerketa estrategikoa egiteko bultzatu duen proiektua da. Euskal merkataritzaren modernizazioa bultzatu nahi du proiektuak, berrikuntzari lagunduz lehiakortasuna lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak, Merkabilaren bitartez, negozio-eredu berriak, dimentsio handiagokoak eta eraginkortasun-maila handiarekin sare kohesionatuetan elkarlanean jardungo dutenak sortu nahi ditu.

Sailak, ingurunearen egoera aldakorra baloratu ondoren, bidezkotzat jo du adituen eskutik ikerketa hori bultzatzea, Euskadiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko eta kontsumitzaileen premiei aurre egiteko globalizatuta dagoen eta mugikortasun handia duen eremu baten barruan. Horretarako, Etortek programa bateko 1.100.000 €-tik gora bideratu ditu.

Merkabilaren funtsezko helburuak honako hauek dira:

  • - bezeroen leialtasuna lortzea, merkataritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko funtsezko proiektu gisa.
  • - teknologia inkorporatzea, sektoreari erabakiak hartzea erraztuko dion aliatu estrategiko eta informazio-iturri gisa.
  • - Ikusmer, merkataritzarako estrategia errealak ezartzeko behatoki aktibo bihurtzea.

Horretarako, hainbat lan-ildo diseinatu dira: zeharkako jarduerak eta I+G jarduerak merkataritzan. Jarduera horietako batzuek honako lan-ildo hau hartzen dute barnean: merkataritza-eredu bat diseinatu eta ebaluatzea, biztanleriaren banaketaren arabera hiri-egitura eratzen laguntzeko, edo gizarte-jardueraren aberastasuna edo trinkotasuna definitzen duten osagai desberdinak aztertzeko.

Dagoeneko sendotuta dagoen zabaldutako merkataritza-zentroen kontzeptuaren gainean beste aurrerapauso bat eman nahi da, sektorea kohesionatzen lagunduko duten eta hiritarrei zerbitzu osatuagoa eman nahi dieten zerbitzuak hartuz barnean. Leialtze hori da proiektu honen analisi-elementu nagusietako bat.

Eusko Jaurlaritzarekin batera proiektu honetan parte hartzen duten erakunde nagusiak Euskadiko teknologia-zentroak (Tecnalia eta Gaiker-IK4) eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira.

Euskadiko handizkako eta txikizkako enpresak, merkataritza-elkarteak eta -taldeak eta hiri-merkataritzako plataformak baliatu ahal izango dira programa honetaz.

Etortek - Merkabila proiektuak duela urtebete onartu zen Euskal Merkataritza Egokitzeko 2015 Planean bildutako ildo estrategikoekin bat egiten du, bere helburu nagusien artean lankidetzako eta berrikuntza estrategikoko tresnen bitartez sektorearen lehiakortasuna hobetzea baitago.

Merkabilak Aholkularitza Batzorde bat edukiko du bere jarduerak gauzatzeko, eta honako partaide hauek izango ditu: Eusko Jaurlaritza, Tecnalia, EHU, Gaiker, Ikusmer (Merkataritza Banaketaren Behatokia), EAEko udalak, Merkataritza Ganberak, enpresa-erakundeak eta hiri-merkataritzako plataformak. Batzorde hori hiru hilean behin bilduko da, eta honako eginkizun nagusi hauek izango ditu: programaren epe ertain eta luzeko ibilbidea ezartzea, Merkabilaren garapenaren oinarri izango diren bikaintasun- eta berrikuntza-irizpideak ezartzea, eta jardunen gaineko jarraipena, ebaluazioa eta aholkularitza egitea.

Proiektua amaitzeko eta proposamenak aurkezteko epea 2012ko ekainean amaituko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan