Berriak

Monika Hernando Grezia bisitatzen ari da egunotan ordezkaritza batean, herrialde horretara errefuxiatu heldutako pertsonen egoera ezagutzeko

2020.eko urtarrilak 22

Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Eusko Legebiltzarreko Pertsona Migratzaileen eta Errefuxiatuen Eskubideen Defentsarako Taldeartekoarekin batera, ordezkaritza batean bisitatzen ari da Grezia egunotan, herrialde horretara errefuxiatu heldutako pertsonen egoera ezagutzeko.

Zehazki, ordezkaritzak Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak gonbidatuta bidaiatu du Txios uhartera, bertatik bertara ezagutzeko errefuxiatu esparruetan dauden pertsonak nola dauden eta erakunde humanitarioekin askotariko bilkurak izateko.

Atenasen, taldeak Aita Mari Euskal Herriko itsasontzia bisitatu du, berrikuspen-lanak amaitzen kaian dagoena, urtarrilean laguntza humanitarioa jarraitu ahal izateko.

Greziako hiriburuan, gainera, Euskadiko ordezkaritzak lehen eskutik ezagutu du ELNA emakume haurdunentzako larrialdiko aterpea, emakume haurdunei eta titia ematen duten amei harrera ematen diena; aterpea, izan ere, Espainiako hainbat erakundek egindako ekarpenei esker mantentzen da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak