Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

TETRA telekomunikazio sarea erabiltzeko akordioa sinatu dute Metro Bilbao, ETS eta Itelazpik

2011-05-04
2012 urtetik aurrera erakunde publikoak duen azken belaunaldiko azpiegitura erabili ahal izango dute sinatzaileek
 
Itelazpirekin akordioa sinatu duten erakundeak hauek izan dira: Bizkaiko Garraio Partzuergoa (CTB), Metro Bilbao zerbitzuaren antolatzaile moduan eta Euskal Trenbide Sarea (ETS) bide-azpiegituren erakunde kudeatzaile moduan. Era berean, ETSk hainbat linearen zerbitzua eskaintzen du (Bilboko eta Gasteizko tranbiak, Txorierri, Bilbo-Donostia, Irun-Hendaia eta Amorebieta-Bermeo). 
Akordio honi esker, CTB / Metro Bilbaok eta ETS / EuskoTrenek gaur egun dituzten sare mugikorrak aldatuko dituzte. Zaharkituta dauden eta mantentzeko zailtasunak dituzten sare horiek azken belaunaldiko sare berriengatik ordezkatuko dituzte. Itelazpik 2011 urtean egingo du aldaketa eta 2012an zerbitzua eskaintzen hasiko da. 

Zerbitzu honekin, trenbide-kudeatzaileek zerbitzu publikoko bokazioa duen belaunaldi berriko komunikazioen azpiegitura baten onura jasoko dute. Era berean, TETRA sareak hartzen duen estaldura ia-ia erabatekoa da eta, horri esker, datuen aplikazio aurreratuak erabiltzeko aukera dago. Azkenik, alor publikoko beste komunikazio-sistemekin komunikatzeko aukera irekitzen da, baita trenbide-operadoreen artean ere.

Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Eudelek 2008an sinatutako Hitzarmen-Markoaren barnean kokatzen da akordio hau. Bertan jasotzen dira euskal erakunde publikoek TETRA sarea erabili ahal izateko plangintza, ezarpena, lanak eta zerbitzuak. 
TETRA sarearen helburua euskal administrazio publikoen zerbitzura egotea da. Horrela, erakunde publiko ezberdinek azpiegituraren sarea partekatu ahal dute eta jada zabalduta dagoen sarearen abantailez gozatu. 

Itelazpiren TETRA sareak erakunde publikoetako agente ezberdinei mugikortasuna eskaintzen die interkomunikazio ekipoen bidez. Ahots-zerbitzuez gain, datuetako aplikazio aurreratuak erabiltzeko aukera eskaintzen du, hala nola ibilgailu edo agenteen taldeak bilatzeko aukera, urruneko puntuen telemetria eta telekontrola egiteko aukera edo terminaletik datu-baseetara sartzeko aukera.

Irailak 23ko 215/2003 Dekretu bidez sortutako Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa da Itelazpi S.A., eta bere helburuen artean honako betebehar nagusi hauek daude:

  • Irrati eta telebista seinaleak garraiatu eta hedatzeko zerbitzuak ematea, batez ere EiTB euskal erakunde publikoari dagozkionak.
  • Komunikazio azpiegitura publikoak kudeatzea eta hirugarrengoei aterpe-zerbitzua eskaintzea.
  • Euskal administrazio publikoei TETRA komunikazio-zerbitzuak ematea.
  • Landa iguruetan banda zabaleko azpiegiturak hedatzea.
  • Sektore publikoari komunikazio-gaietan aholkularitza-zerbitzuak ematea
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko