Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkoreka: “Helburua negoziatzea bada greba deialdia egin aurretik eskatu behar zen Lehendakariarekin bilera, eta ez ondoren”

2020.eko urtarrilak 22

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko “Faktoria’” saioan. Bertan, aktualitate politikoaz aritu da Erkoreka.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur goizean Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan, datorren urtarrilak 30eko graba orokorraren inguruan, esan du harrigarria dela greba deialdia egin ondoren Lehendakariari batzarra eskatu nahi izatea. Zentzu honetan, sailburuak azpimarratu du Gobernuak zerbait egitekotan deialdia deitu aurretik izango dela eta ez ondoren.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, egiteke dauden transferentziei dagokienez, adierazi du bileraren data Lurralde Politikako Ministroaren agendaren menpe dagoela, baina ahal bezain laster ezarriko dela data bat. “Aste honetan edo askoz jota hurrengoan izatea espero dugu”, gaineratu du. Ildo horretan, Erkoreka sailburuak esan du iaz zehaztutako egutegia berriz martxan jarri beharraren inguruan ados daudela bi alderdiak baina ez dela momentuz edukirik zehaztu.

2020ko aurrekontuetan jasotzen den langile publikoen soladata %2 igotzerari dagokionez, Erkoreka sailburuak ziurtatu du mekanismoa martxan dagoela eta lanean ari direla igoera ahalik eta azkarren gauzatu dadin.

Erkorekak elkarrizketan landu duen beste gaia Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeena izan da. Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak adierazi du Gobernuak programa bat duela betetzeko eta ahalegin horretan dabiltzala. “Lehendakariaren mezua horixe da, programa betetzen jarraitzea”, esan du.

Beste alde batetik , PSEk, EH Bilduk eta Podemosek Irunen lortutako akordioaren inguruan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du akordio hori “salbuespenezkoa” dela eta ez duela ikusten Irunen gertatutakoa beste erakunde batzuetara zabaltzeko arriskurik. “Kasu berezia da bertakoa, tokian tokikoa”, gaineratu du.

Elkarrizketan zehar ateratako beste gai bat espetxe politikarena izan da. Sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren jarrera dokumentu publikoetan zehaztuta dagoela. “Gobernu Programan onartutako zerbait da. Ez da kontzeptu aldaketarik izan”, gehitu du.  Gainera, Josu Erkorekak azaldu du berrikuntza bakarra presoen kopurua jeitsi eta, ondorioz, espetxe kopurua moldatu beharra izan dela .

 

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2020.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    🔵 @jerkoreka ha sido entrevistado en el programa @faktoriaEITB de Euskadi Irratia ➡︎ https://t.co/oVwnmegCYj

    📌 TE… https://t.co/4uWGcSzJr4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)