Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia Abalosekin bilduko da asteazkenean, obrak suspertzeko eta AHTk emango dituen zerbitzuak aztertzeko

2020-01-20

Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez, datorren asteazkenean Jose Luis Abalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako ministroarekin izango duen bileran, egiteke dauden gaiei data jarriko diete, eta AHTaren zerbitzuak zehaztuko dituzte. "Berriro martxan jarri behar dugu, obrak amaitzeko eta Abiadura Handiko Trenak eskainiko dituen zerbitzuei buruz hitz egitera pasatzeko".

Halaber, kazetariek galdetuta, Tapiak esan du ez duela arrazoi nahikorik ikusten urtarrilaren 30eko greba orokorrerako deialdia egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)