Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Arabar Errioxako ardo eta txakolin upategiak sustatuko dituzte FENAVIN azokan

2011.eko maiatzak 04

 

Eusko Jaurlaritzaren erakusmahaiak 265 metro koadro edukiko ditu eta hamabi upategi hartuko ditu, Arabar Errioxako Upategien Elkarte ABRAz gain (125 upategiren ordezkari da ABRA)

Arabar Errioxako ardo eta txakolin upategiak nazioartean sustatuko dituzte Eusko Jaurlaritzaren erakusmahaian, bi urtean behin izaten den eta maiatzaren 10etik 12ra Ciudad Realen izango den 2011ko FENAVIN azokan. Azoka horretan Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Elikagai Industrietako zuzendaria den Amaia Barrena izango da.

Mundu mailako erreferente da FENAVIN, Espainiako ardogintzaren arloan. Upategiek lehen ediziotik bertatik egin dute apustu Ardoaren Azoka Nazionalaren alde, nazioko eta nazioarteko ardogintza-azoka bultzatzeko.

Amaia Barrenak azpimarratu duenez, "azoka ren garrantzia ukaezina da, sektoreko erakustoki itzela delako baina, batez ere, nazioarte mailako inportatzaile eta banatzaileen interesgune bihurtu delako. Arrazoi horiek medio sektore horretako gure enpresek aukera handiak aurkitu ahal ditzakete".

Hasiera-hasieratik, kanpoko negozioan espezializatu dira, eta nazioarteko proiekzio horri esker, merkatu nagusietan ikus daiteke Espainiako ardo-eskaintza. Horiek horrela, mundu osoan ditu ordezkaritzak azokak: 2009. urtean, 50 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako 2.150 erosle izan ziren, eta zuzenean antolatzaileek kudeatu zuten horietako 507ren parte-hartzea.

Ildo horretan, arreta berezia jarriko du FENAVINek nazioko erosleetan. Eusko Jaurlaritzaren erakusmahaiak eremu probatu bat edukiko du parte hartuko duten upategientzat, bai eta bisitariek erakusketarien Arabar Errioxako ardoak eta txakolina dastatzeko gune bat ere, sommelier aditu bat eta guzti.

Erakusketarien liburuxka eta erakusmahaiaren planoa

Parte hartuko duten upategien zerrenda:

Gurrutxaga Upategiak Txakolina (D.O. Bizkaiko Txakolina)

Baigorri Upategiak Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Casado Morales Upategi eta Mahastiak Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Heredad Ugarte Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Abra Arabar Errioxako Upategien Elkartea Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Luberri Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Txakoli Talai Berri Txakolina (Getariako Txakolina Sor-Marka), Uxuala, Ozpina Eta Txakolin Gazi-Gozoa

Bodegas Benetakoa Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Arabako Txakolina Txakolina (Arabako Txakolina Sor-Marka)

Fernandez de Pierola Upategiak Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Garcia de Olano Upategiak Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Artuke Upategi eta Mahastiak Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Pagos de Leza-Santamaria Lopez Arabar Errioxako Ardoak (Errioxa Sor-Marka)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia Barrena