Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura (2011-05-5)

2011.eko maiatzak 05

Gai-zerrenda:


BESTE BATERAKO UTZIA 1. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, "Epsilon kasuari" buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0089)


2. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Europako Gutun Sozial berrikusia berresteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0484)


3. Euskal Sozialistak, Euskal Talde Popularra, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Batua Berdeak eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari Eusko Jaurlaritzak Karrantzako minda-plantarentzat emandako diruaren fiskalizazioa eskatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0507)


4. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, taberna eta jatetxeetan erretzea debekatzen duen legeak ostalaritzaren sektorean duen inpaktua gutxitzen laguntzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0516)


5. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatzea eta behin betiko ebazpena hartzea: Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, azken atxilotuek egindako sexu erasoen eta tratu txarren salaketen inguruan. (09\11\02\01\0524) Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, inkomunikatutako atxiloketa erregimenaren bermeen sistema eta tratu txarrak eta tortura saihesteko mekanismoak hobetu eta indartzeari buruz. (09\11\02\01\0481)


6. Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Funtzio Publikoko langileen gaineko jarraibideak kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0536)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari