Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Lide Amilibiak ‘Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2019’ banatu du, Zanbranan

2020.eko urtarrilak 15
  • Adineko pertsonentzako ingurune lagunkoiak sortzearen aldeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru proiektu aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak.


Zambrana (Añana/Araba), 2020ko urtarrilaren 15a


Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, lehen ‘Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2019’ ekitaldiaren ospakizunen barruan, gaur arratsaldean, adineko pertsonentzako ingurune lagunkoiak sortzeko hiru proiektu aitortu ditu. Zanbranan (Araba) egindako ekitaldi batean, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak 2019ko ediziorako aurkeztutako zortzi hautagaitzen balioa azpimarratu du. Horien artean ‘Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiena 2019’ saria Zanbranako Udalak aurkeztutako ‘Envejecer no es sinónimo de perder calidad de vida’ izeneko proiektuak jaso du.


Halaber, ‘Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak 2019’ lehen accesit-a BIZI ISPASTERKO NAGUSIAK Elkarteak, Ispasterko eskola publikoarekin eta Ispasterko (Bizkaia) guraso-elkartearekin elkarlanean, egindako belaunaldien arteko programari eman diote. ‘Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak 2019’ bigarren accesit-a Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako AI DŌ PROJECT Dantza konpainiaren eta AFAGI —Alzheimerra edo beste dementzia dutenen senitartekoen, lagunen eta pertsonen beren Gipuzkoako elkartea— elkartearen ‘Invisible Beaty’ proiektuak jaso du. Proiektua Gipuzkoako Dantzagunearen eta Musikeneren laguntzarekin prestatu dute.


“Mila esker, Euskadi lagunkoiago bat sustatzeko egiten ari zareten lanagatik. Lan bikaina eta beharrezkoa burutzen ari zarete”, azpimarratu du Lide Amilibia sailburuordeak. Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2019’ jaso duen jardunbide egokiak, bidaia-poltsa moduan, 3.000 euro jasoko ditu, irabazleak aukeratuta Europan jardunbide egokiren bat burutzen duen erakundea 3 lagunek bisita dezaten. Gainera, saritutako jardunbide egokiak —Saria eta Accesit-a— Euskadi Lagunkoia Sareak eskura dituen bitartekoen bidez emango dira ezagutzera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)