Berriak Lehendakaritza
Eu

Egoera politikoaren hautematea hamabost puntu hobetu da azken bi urtetan

2011.eko maiatzak 04

Udalak dira gehien baloratutako erakundeak; diputazioen eskumenak dira gutxien ezagutzen direnak eta Eusko Jaurlaritza hautematen da ardura politiko handiena duen erakunde moduan

Lehendakaria buruzagi politikoen artean ezagunena da, datuek biztanleak, arlo pertsonalean zein kolektiboan, baikorrak direla islatzen dute, orokorrean gehienak Euskadik duen egoera politika, azken bi urte hauetan, hamar puntutan hobetu delakoan daude. Baikorrak izan arren, gehiengoek “ETAren amaierakoraindik denbora beharko duela” eta “terrorismoa herritaren gainean utzitako errezelo politiko eta kulturalak hemendik uste askotara desagertuko direla” uste dute.

Gehien ezagutzen diren buruzagi politikoen taldean (ezagutza indizea %60 baino ehiago), Patxi López Lehendakaria da ezagunena (%97) eta aprobazio indizerik altuena duena (%46). Lehendakariaren balorazio indizea, berriz, 4,2koa da. Atzetik, ezagunenen artean Antonio Basagoiti (%74ko ezagutza indizea, %22ko aprobazioa eta 3,1eko balorazioa) eta Iñigo Urkullu (%68ko ezagutza indizea, %34% aprobazioa eta 4,5eko balorazioa) daude.

Gutxien ezagutzen diren buruzagien artean (60tik beherako indizea) Aintzane Ezenarro, %42ko ezagutza, %25eko aprobazioa eta 5,1eko balorazioa jasotzen ditu. Atzetik, Arantza Quiroga (%49ko ezagutza indizea, %13ko aprobazioa eta 3,2ko balorazioa), Mikel Arana (%26ko ezagutza indizea, %10eko aprobazioa eta 4,1eko balorazioa), Pello Urizar (%25eko ezagutza indiza, %12ko aprobazioa eta 4,3ko balorazioa), eta Gorka Maneiro (%18ko ezagutza indizea, %4ko aprobazioa eta 2,6 balorazioa).

Gaur goizean, Lehendakaritzan (Gasteizen) azken euskal soziometroak, urte honetako apirilean egindakoak, jasotako datuen aurkezpena izan da. Prospekzio Soziologikoaren arduradun nagusia, Victor Urrutia, ikerketaren ondoriak azaldu ditu.

Udalak dira gehien baloratutako erakundeak; diputazioen eskumenak dira gutxien ezagutzen direnak eta Eusko Jaurlaritza hautematen da ardura politiko handiena duen erakunde moduan.

Gobernu honen gestioa hasi zenetik, egoera politikoaren hautematea hamabost puntu hobetu da. Geiengoak egoera politikoa txarra edo oso txarra dela hautematen duten arren (%52), aurreko soziometroarekin alderatuta 9 puntuko hobekuntza eman da eta gobernuaren gestioa hasi zenetik, egoera txarraren hautematea 15puntu txikitu da. Momentu hartan (2009) hautemate “txarra” edo “oso txarra” %67koa zen. EAEko egoera politikoaren hautemate positiboari dagokionez, azarotik hamahiru puntuko gorakada eman da (%26tik %39ra), 2009 urtetik eman den gorakada berbera.

Arazo guztien atzera egin dute lan merkatuarekin zerikusia dutenek izan ezik, bederatzi puntu gora egin dutela (%79). Beherakada esanguratsuena (serie guztiko puntazio txikiena) terrorismoarekin lotutakoa izan da, laugarren lekuan aipatu da, eta punto bat txikitu da aurrekoarekiko (%18). Dena den, elkarrizketatutako pertsonen %45ek uste dute “ETAren amaierakoraindik denbora beharko duela” eta %37k uste dute amaiera “gertu egon daitekeela”. Gainerako %18k ez dakite zer erantzun edo ez diote galderari etantzun. Dena den, ETAren amaiera gertu egon daitekeenaren hipotesiaren aurrean, %43k uste dute “terrorismoa herritaren gainean utzitako errezelo politiko eta kulturalak hemendik uste askotara desagertuko direla”. %25ek uste dute errezelo horiek “ez direla desagertuko”, %18k uste dute “urte gutxitan desagertuko direla” eta %15ek ez dakite zer erantzun edo ez dute erantzn nahi izan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)