Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

UNESCOk Euskadira egindako bisita bukatu da

2011.eko maiatzak 04

UNESCOko presidentea Euskadin izan da hiru egunez

Davidson L.Hepburn, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, UNESCOk 1984an Gizadiaren Ondare izandatu zuen Urdaibaiko  Biosfera Erreserba bisitatu du.

Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua harrera egin dio gaur Davidson L.Hepburn UNESCOko presidenteari, Urdaibaiko Biosfera Patronatuan (Gernika, Bizkaia). Bilera honen ostean Madariaga Dorretxera joan dira (Busturia) Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkariekin. Han Urdaibaiko paisaia ikusi ahal izan dute eta Hepburn jaunak “hitzik gabe” gelditu dela adierazi du. Bisita honekin UNESCOko presidenteak, Patxi López lehendakariak gonbidatua, Euskadira egindako bidaia bukatu da

Bisita honek erakusten du Euskadi kulturaren, hezkuntzaren, ingurumenaren eta giza eskubideen arloan erreferente bat bilakatzen ari dela Nazio Batuentzat.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)