
Euskadiko Ikasleen Orkestraren sarrera probetan izena emateko epea zabalik da
- EIO-k apirilaren 17tik 19ra bitartean eskainiko ditu kontzertuak Getxon, Gasteizen eta Donostian; EIO Txikia berriz, ekainaren amaieran arituko da hiri horietan.
EIO- Euskadiko Ikasleen Orkestrak zabalik ikasturte honetan bertako kide izan nahi duten musika-ikasleentzat sarera-probetarako izena emateko epea. Urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik epe hau, Musika Eskola zein Kontserbatorioetako 9 eta 19 urte bitarteko ikasleei zuzendurik.
Otsailean burutuko dira 2019-2020 ikasturtean EIO osatzeko sarrera probak Gasteiz, Donostia zein Bilboko Musika Kontserbatorioetan. Proba hauen egutegi zehatza, beheko tauletan ikus daiteke.
EIOk zehaztu ditu dagoeneko ikasturte honetan izango dituen kontzertu-egutegia nahiz programa, proiektuak dituen bi orkestrentzat: EIO (15 urtetik 19ra bitarteko ikaslez osatua), eta EIO Txikia (9tik 14 bitartekoentzat).
EIO, Euskadiko Ikasleen Orkestra
Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen hezkuntza-proiektu musikala da. Hainbat espezialitatetan musika ikasketak burutzen ari diren ikasleen topagune bihurtzen da EIO, elkarrekin orkestra bat osatuz. Etorkizuneko euskal musikarien trebakuntza musikalean bidelagun izan nahi duen ekimen honek, musika jendaurrean eta orkestra bateko kide gisa jo dezaten plaza eskaintzen die ikasle gazteei. EIOren helburu nagusia musika kontserbatorioetako eta eskoletako ikasleei heziketa sinfonikoa eta orkestra-heziketa eskaintzea da. Alde batetik, ikasleen motibazioa piztu nahi du EIOk, musika ikasketetan jarrai dezaten; eta bestetik, kontserbatorioetan ikasleek landu ezin izango luketen errepertorio sinfoniko zabala jotzeko aukera eman.
Euskadiko musika irakaskuntza zentroetan ikasten ari diren neska-mutilek osatzen dute, eta adinaren arabera, proiektuak bi orkestra desberdin ditu:
- EIO: 15 urtetik 18-19ra bitarteko ikasleek osatzen dute.
- EIO Txikia: 9 urtetik 14ra bitarteko ikaslez osatua.
EIOk urtero-urtero antolatzen ditu Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleentzat sarbide-probak, bi orkestrok osatuko dituzten musikariak hautatzeko.
EIO – 15 - 19 urte: |
Sarrera probak: audizio egunak -Otsailak 14, Perkusioa arratsaldez Donostiako kontserbatorioan -Otsailak 15, Haize egurra goizez Vitoria-Gasteizeko kontserbatorioan -Otsailak 15, Haize metala arratsaldez Vitoria-Gasteizeko kontserbatorioan -Otsailak 16, Soka Bilboko kontserbatorioan
|
Egonaldia eta entseguak Apirilaren 12tik 19ra, Bilboko M. Unamuno Ikastetxe Nagusian
|
kontzertuak Apirilak 17, Getxon Apirilak 18, Gasteizen Apirilak 19, Donostian |
Kontzertu programa, EIO: - Die Meistersinger von Nürnberg Obertura……..…R.Wagner -Biolinerako kontzertua, ReM, lehen mug………….P.I. Tchaikovski Bakarlaria: Maitena Paillet -8. Sinfonia, SolM………………………………….…A. Dvorak Zuzendari musikala: Jon Malaxaetxeberria |
EIO Txikia – 9 - 14 urte: |
Sarrera probak: audizio egunak - Otsailak 28, Perkusioa (18:30tik 21:00etara) Gasteizeko Kontserbatorioan - Otsailak 29, Soka egun guztian zehar Donostiako Kontserbatorioan - Martxoak 1, Metalak goizean eta Egurra arratsaldean Bilboko kontserbatorioan
|
Egonaldia eta entseguak Ekainaren 21etik 28ra, Lurraska aterpetxean (Ajangiz) |
Kontzertuak Ekainak 26, Getxon Ekainak 27, Gasteizen Ekainak 28, Donostian
|
Kontzertu programa, EIO Txikia: -Divertimento in Fa, KV 138……………..……..Amadeus Mozart -Leonore Obertura, arr. Richard Ling…………..L.V. Beethoven -Carmen, suite no 1.…………………….……….G.Bizet -Conga del Fuego…… ………………………….A. Marquez Zuzendari musikala: Raffaela Acella |
-
2020-01-10
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ℹ️🎵 Abierto el plazo de inscripciones para las pruebas de acceso a EIO - Euskadiko Ikasleen Orkestra ➡︎ https://t.co/eHwSKEsYqw…