Berriak Osasuna

Gripe-jardueraren tasak gora egin du Euskadin

2020.eko urtarrilak 09

Aurten, guztira, 207 ospitalizazio izan dira gripeak eragindako konplikazioengatik

Sintomak antzemanez gero, baliabideak arduraz erabiltzea gomendatzen dute Osasun Sailak eta Osakidetzak

 

100.000 biztanleko 116,7 gripe-kasu izan dira Euskadin; beraz, gora egiten jarraitzen du. Aurten, ospitalizatutako 207 kasu jakinarazi dira gripea dela-eta, eta horietatik 57k larritasun-irizpideak betetzen zituzten. Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute garrantzitsua dela baliabideak arduraz erabiltzea gripearen sintomak antzemanez gero, eta kasu bakoitzaren arabera eskura dauden osasun-zerbitzuak balioestea.

Zainketa Epidemiologikoaren-Mediku Jagoleen Sarearen azken txostenaren arabera -abenduaren 30etik urtarrilaren 5era bitarteko aldia aztertu du-, gripe-sindromeagatik 1.297 kontsulta artatu dira Lehen Mailako Arreta Sarean. Gainera, gripearen denboraldia hasi zenetik zazpi heriotza izan dira.

Gripearen berezko sintomak nabaritzen dituztenen kasuan, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren aholkua honako hau da: osasun-baliabideak arduraz erabiltzea eta, horrela, sintomatologiaren arabera, beren arazoari arreta eta konponbidea emateko osasun-zerbitzu egokiena zein den baloratzea (familia-medikua, etengabeko arreta-guneak edo EAGak eta, azken aukera gisa, konplikazio larrien kasuan, ospitaleetako larrialdiak). Horrela, berriz ere esan dute ez dela egon behar izango alferrik itxaroten arreta jasotzeko eta, aldi berean, ez dugula osasun-sistema bera saturatuko.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a

5 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2020.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🤒 100.000 biztanleko 116,7 gripe-kasu izan dira Euskadin; beraz, gora egiten jarraitzen du ➕ https://t.co/AFD5s2bFaK

  • @enezargar
    2020.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🤒 100.000 biztanleko 116,7 gripe-kasu izan dira Euskadin; beraz, gora egiten jarraitzen du ➕ https://t.co/AFD5s2bFaK

  • @maializun
    2020.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🤒 100.000 biztanleko 116,7 gripe-kasu izan dira Euskadin; beraz, gora egiten jarraitzen du ➕ https://t.co/AFD5s2bFaK

  • @ConsejeroD7
    2020.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🤒 100.000 biztanleko 116,7 gripe-kasu izan dira Euskadin; beraz, gora egiten jarraitzen du ➕ https://t.co/AFD5s2bFaK

  • @mikel_uriguen
    2020.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🤒 100.000 biztanleko 116,7 gripe-kasu izan dira Euskadin; beraz, gora egiten jarraitzen du ➕ https://t.co/AFD5s2bFaK