Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola cree prioritario potenciar el eje atlántico

2011.eko maiatzak 02

 Iñaki Arriola Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoaren lehendakariak ardatz atlantikoan korridore bat sortzeko beharra dagoela adierazi du, Europar Batzordea prestatzen ari den sare transeuropar berriaren baitan "lehentasunezkotzat joko den benetako garraio-sare bat" izan dadin.

Arriola Irungo Ficoban egin den jardunaldian izan da, Aquitaine-Euskadi Trans Network (AETN) proiektua aurkezten; hiru urte lan egin dute proiektua garatzen, eta Europako funtsetatik etorrikotako 1,6 milioi eurorekin finantzatu dute.

AETN mugaz gaindiko lankidetzako proiektu bat da, eta POCTEFA 2007-2013 izeneko (Espainia-Frantzia-Andorrako Lurralde Lankidetzarako Programa Operazionaleko) programaren barruan sartzen da.

Programa hori Espainia eta Frantziako mugako eskualdeen integrazio ekonomiko eta soziala sendotzeko Europar Batasunaren finantza arloko laguntzen laugarren sorta izango da.

Programaren xedea da Frantziako eta Espainiako mugaz gaindiko eskualde hautagarrietan proiektu amankomunak egiteko alde bateko eta besteko eragile sozio-ekonomikoen arteko lankidetza sustatu eta finantzatzea.

ZERGATIK AETN?

Iñaki Arriola sailburuak hiru arrazoi nagusi eman ditu Plataformak proiektu honetan lan egiteko:

1. Mugaren alde bietan sektore honetan diharduten eragileek ez dute elkar ezagutzen. Proiektuaren asmoetako bat izan da egoera horri buelta ematea, lanerako sare bat sortuz, eta era batera edo bestera garraioarekin eta logistikarekin lotutako sektoreetan diharduten mugaz gaindiko eragileen parte-hartze zuzena bultzatuz. Hizkuntzak ere traba izan daitezke elkar ulertzeko eta, horretarako, proiektuak horren kontra egiteko ekintzak aurreikusten ditu.

2. Errepidearen alternatiba diren garraiobideak ez dituzte ondo ezagutzen eta beraz, horrelakoak erabiltzeko erreparoak dituzte.

3. Kontinentearen barruan garapen-espazioak berrantolatzen ari diren une honetan Akitania eta Euskadi Europako periferian geratzen ari dira.

Egoera horren aurrean sailburuak esan du Arku Atlantikoko eskualdeak, eta bereziki, Akitaniak eta Euskadik ahalegin berezia egin behar dute bat egiteko, eta balio erantsi bateratu bat sortu, igarobide huts ez izateko, eta europar nodo handiekiko deskonektaturik ez geratzeko".

 Horregatik, Eusko Jaurlaritza, badakienez egoera zertan den, arku atlantikorako korridore bat bultzatu nahian dabil, Eurpar Batasunaren baitan zehazten ari den garraio-sare transeuropar berrian lehentasunezkotzat joko den benetako garraio-sare bat izate aldera.

Aetn proiektuaren barruan hiru lan-ildo bereizten dira, desberdinak baina elkarren osagarriak, aldi berean Plataformaren hiru jardun-ildoen barruan sartzen direnak:

  • Sarean lan egitea bultzatzea, estrategia amankomunak eta iraunkorrak ezartzeko
  • Intermodalitatea sustatzea eta alternatibak bultzatzea (garraio konbinatua, ferroutagea, eta ibilbide motzeko itsas garraioa), batez ere enpresei bideratutako ekintzen bidez
  • Akitania-Euskadiko garraioaren eta logistikaren nazioarteko proiekziorako ekintzak, periferizazioaren ondorioak ekiditeko.

Horretarako, tresna hauek jarri ditugu martxan: 

  • Enpresen mapa birtuala:

Akitania eta Euskadiko garraioko eta logistikako enpresak mapa interaktibo batean kokatzen dituen aplikazio informatikoa da, eta GPS koordenatuen bidez funtzionatzen du. Aplikazioak gainera, beste datu batzuk ere eskaintzen ditu, esaterako, lan-eremua, aurkezpena, harremanetarako datuak, etab. (http://www.pl-ae.com/presentacion/mapavirtual.php?id=eu)

  • Glosarioa:

Plataformak garraioaren eta logistikaren inguruko terminoak jasotzen dituen glosario bat egin du, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz.

  • Erakundeen zerrenda (DATE):

Plataformak DATE izeneko gidazerrenda bat egin du: Akitania eta Euskadiko mugaz gaindiko garraioan lan egiten duten eragileekin, eta sektorean diharduten erakunde eta administrazio guztiekin.

Iruzkin bat
  • @naiaraortiz
    2011.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Arriola cree prioritario potenciar el eje atlántico . http://bit.ly/jL8fT1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)