Berriak Kultura
Eu

Guggenheim Museoaren Sozietate Edukitzailearen kapitala handitzea onartu da (2011-05-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 03

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena emateko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilboko Arte Moderno eta Garaikidea sozietate edukitzailea, S.L. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen dion Dekretua. Handitzea 1.399.752,29 eurokoa izango da.
Bilboko Arte Moderno eta Garaikidea sozietate edukitzailea, S.L. sozietatearen Ezohiko Batzar Orokorrak 2011ko otsailaren 21eko bilkuran onartu egin zuen, besteak beste, 2011ko urtealdian bere bilduma propiorako lanak eskuratzeko programari ekiteko behar dituen baliabideak lortzeko kapitala handitzea. Proposamen horren arabera, alegia sozietateak duen parte hartzearen ehunekoei eutsita, Eusko Jaurlaritzak 2.329 partaidetza berri sinatuko ditu, 1.399.752,29 euroko balioan.
Horrenbestez, Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran erabaki du baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilboko Arte Moderno eta Garaikidea sozietate edukitzailea, S.L. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, 1.399.752,29 euroan, sozietatearen Batzat nagusiak erabakitzen duen guztizkoaren gainetik. Horretarako, 601,01 euroko balio nominalak duten 2.329 partaidetza eskuratuko ditu ordainketa bakar baten bidez. Bazkideek 2011ko maiatzaren 15a baino lehen ordainduko dute bereganatutako partaidetza sozialen guztizko balio nominala, dirutan (europar moneta komuna).
Handitzearen ondoren, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren parte hartzea sozietate horren kapital sozialean 55.160.096,79 euro izango da, 91.779 partaidetzaren bitartez ordezkatua. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren parte hartzea Bilboko Arte Moderno eta Garaikidea sozietate edukitzailea, S.L. sozietatean kapital sozialaren %50 izango da; beste %50a Bizkaiko Foru Aldundiarena izango da.
Gogoan izan behar da sozietate honen xedea dela edozein motatako arte-lan eta sorkuntza eskuratzea, bai eta arte-erakusketak antolatzea ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan