Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Gobernuak gardena berritu du, herritarrei beren administrazio publikoaren informazio guztira jotzeko aukera ematen dien gardentasun-ataria (Gobernu Bilera 2020-01-07)

2020.eko urtarrilak 07
  • Diseinu berria irisgarriagoa, errazagoa eta intuitiboagoa da, eta smartphonetatik eta tabletetatik erabiltzeko pentsatuta dago
  • Eusko Jaurlaritzak web-irisgarritasunean duen lidergo-posizioari eusteko lan egiten du

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio “Gardena” Eusko Jaurlaritzaren gardentasuneko eta datuak ikusarazteko atari berria abian jarri duela. Webgunea berriro diseinatu da, eta, horrela, batik bat, herritarrek informazio publikorako duten irisgarritasuna hobetu nahi izan da.

Helburua da nahi duten pertsona guztiek euskal administrazio publikoaren informaziora erraz, intuitiboki, edozein lekutatik, edozein ordutan eta edozein gailutatik jo ahal izatea. “Gardena” atari berria bereziki diseinatuta dago smartphonetatik eta tabletetatik kontsultatzeko. Hala, diseinuak “mobile first” kontzeptua lehenetsi du; izan ere, erabileraren estatistikek adierazten dute herritarren kontsulten % 30 dagoeneko gailu mugikorretatik egiten dela. Zifra horrek, gainera, gorantz doala egiaztatzen du.

 Eusko Jaurlaritzaren gardentasuneko eta datuak ikusarazteko atari berri hori euskal administrazio publikoaren www.euskadi.eus atarian dago. 

EUSKADI, ERREFERENTEA WEB-IRISGARRITASUNEAN

Eusko Jaurlaritzaren gardentasuneko eta datuak ikusarazteko atari berriak gardentasun-adierazleei buruzko 50 grafiko baino gehiago ditu; hala, herritarrek informazioa errazago ulertzeko bide ematen da. Gardentasunaren eta datu ireki eta berrerabilgarrien adierazleetara iristeko aukera hobetzeko helburua betetzen da.

Eusko Jaurlaritzak bere webguneen diseinuan duen lan-ardatz nagusietako bat da herritarrek informaziora jotzeko duten aukeran daukan lidergo-posizioari eustea. Hori horrela, Espainiako Gobernuaren “Web Irisgarritasunaren Behatoki”ak, 2019ko azaroan, honako hau argitaratu du: “Euskal Autonomia Erkidegoko webgune guztiak irisgarritasun-eskakizunak betetzen ari dira; eskakizun horiek guztiak betetzen dituen autonomia-erkidego bakarra da eta, beraz, Euskadi erreferentea da gai horretan”. 

GARDENTASUNA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Gardena” atari berriaren diseinua Eusko Jaurlaritzak gardentasunarekin, herritarren parte-hartzearekin eta gobernamendu onarekin duen konpromisoan sartzen da.  Helburu hori betetzeko, Eusko Jaurlaritza sei ardatzetan ari da lanean:

  • Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean jardutea Euskal Autonomia Erkidegoko Gardentasunaren eta Herritarren Parte Hartzearen Lege Proposamena
  • Gardentasuna eta kontuak ematea sustatzea, publizitate aktiboaren eta informazio publikora jotzeko eskubidearen bermearen bidez.
  • Gobernamenduko, Gardentasuneko eta Herritarrek Parte Hartzeko Sailen Arteko Batzordearen lanak finkatzea.
  • Gardentasunaren arloan jardunbide egokiak partekatzeko erakundeen arteko elkarlana.
  • Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren ekintzak eta konpromisoak abiarazteko aurrera egitea.
  • Datu publikoen irekiera eta berrerabileraren sustapena areagotzea.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko