Berriak Osasuna
Eu

Informazio oharra: Anbulantziak

2019.eko abenduak 31

Ohar honen bidez, Osasun Sailak jakinarazi nahi du Euskadiko anbulantzien larrialdi-zerbitzua normaltasun osoz emango dela 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Larrialdiak enpresak, bere borondatez eta azken orduan, zegokion Euskadiko anbulantzien larrialdi-zerbitzuaren kudeaketa-zatia utzi badu ere, beharrezko neurriak hartu dira absentzia hori normaltasun osoz estaltzeko.

Larrialdiak enpresak, bere borondatez eta azken orduan, zegokion Euskadiko anbulantzien larrialdi-zerbitzuaren kudeaketa-zatia utzi badu ere, beharrezko neurriak hartu dira absentzia hori normaltasun osoz estaltzeko.

Beraz, Osasun Sailak argi utzi nahi dio euskal gizarteari larrialdi baten aurrean premiazko laguntza zerbitzua bermatuta egongo dela.

Osasun Sailak ez ditu onartu Larrialdiek planteatutako eskakizun onartezinak, Euskadin sortzen diren larrialdiei egunero arreta ematen dieten langileei eta euskal gizarte osoari eragin diezaieketenak.

Era berean, Osasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie Osakidetzako Larrialdi zerbitzu sareari eta Ambuibérica, Ambulancias Gipuzkoa, Ambulancias La-Pau eta Ambulancias Maiz enpresei, Larrialdien absentzia denbora errekorrean ordezteko aparteko baliabideak euskal administrazioaren esku jartzeagatik.

 

Gasteiz, 2019ko abenduaren 31a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau