Berriak Lana eta Justizia
Eu

San Josék: “2020an Berdintasun Plana eduki beharko dute 150 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek eta Laneko Ikuskaritzak zorrotz jokatuko du "

2019.eko abenduak 30

2020an Berdintasun Plana eduki beharko dute 150 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek: 594 euskal enpresak, guztira 345.000 enplegu batzen dituztenak.

San José sailburuak gogora ekarri duenez martxoaren 7tik aurrera 250etik 150era murriztuko da enpresa batek dituen langileen kopurua, nahitaezkoa izan dadin Berdintasun Plana negoziatzea, eta ohartarazi duenez Laneko Ikuskaritzak zorrotz jokatuko du araudia bete dadin.

Laneko Ikuskaritzaren jardunaren eraginkortasunari esker 6.379 kontratu aldatzeko aukera izan da, 2019an berrikusitako kontratuen % 30; 21.258 kontratu guztira.

Euskadiko soldata-arrakalaren aurkako sentsibilizazio-kanpainaren telebistako iragarkia 2020an ETBk emitituko duen lehena izango da Gabon zahar gaueko Kanpaien ondoren.

 

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék 2019an berdintasunaren arloan Laneko Ikuskaritzak aurrera eramandako ekintzak aurkeztu ditu, baita kontratazioan iruzurrari aurka egiteko ikuskaritza-lanaren emaitzak ere.

Prentsaurreko batean, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkue lagun zuela, San José sailburuak azaldu egin du, bestetik, Euskadin soldata-arrakala murrizteko Estrategiarekin eta Ekintza Plan Eragilearekin zuzenean lotutako ikuskaritza-kanpainen garapena. Hala, beste hainbat ekintzaren artean, hauek izan dira batzuk: auditoretzak Ordainsari Berdintasunari buruz eta enpresen hautaketa iruzur-ereduak aurreikusteko programen bitartez, baita gizarte-sentsibilizaziorako ekimenak ere (ARRAKALARI STOP #ehuneko24Gutxiago) hedabide digitalen bitartez otsailean martxan jarri zirenak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko Europako Egunean, jarraitasuna izan zutenak Soldata Arrakalaren kontrako borrokan Laneko Ikuskaritzak duen rolari buruzko Jardunaldietan eta TB iragarki batekin amaituko dutenak; iragarkia ETBk emitituko du Gabon zahar gaueko Kanpaien ondoren, eta Euskal Telebistak 2020an emango duen lehenengo iragarkia izango da. “Jakinarazi nahi dizuet –esan du San Josék– gure hedabide publikoetan lehenengo iragarkia Soldata Arrakalaren aurkako gure kanpainaren iragarki bat izango dela eta horrekin arrakala salatzeaz gain, Lan eta Justizia Sailak eta Eusko Jaurlaritza osoak hartua duen konpromisoa berretsi nahi dugu, eta gizarte osoari helarazi emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean inplikatzearen premia”.

Bestalde, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék nabarmendu egin ditu 2019an Laneko Ikuskaritzak kontratazioan egiten diren iruzurren aurkako borrokan lortutako emaitza onak; izan ere, horri esker aldatu eta egokitu dira legera 6.379 kontratu guztira (3.376 emakume eta 3.003 gizon), urtean zehar berrikusi diren 21.258 kontratuen % 30, alegia. “Areagotu egin ditugu –gaineratu du– Berdintasun Planen, jazarpen sexualaren eta sexuagatik enplegu-sarbidean egiten den diskriminazioaren ikuskaritza-kanpainak, baita kontziliazioari eta familia bizitzari buruzko eskubideenak ere. Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko ikuskaritza-ekintzak 350 izan dira guztira, eta horietatik 44 ikuskaritza-kanpaina berriak izan dira, ordainsari-berdintasunaren arloan, eta horien barruan egin dira soldata-auditoretzak eta enpresen hautaketa iruzur-ereduak aurreikusteko programen bitartez”. Berdintasunaren arloan, nabarmentzekoak dira gainera ostalaritzako sektorean aurrera eraman diren 261 ekintzak, gelak garbitzeko langileen jarduerei lotuta; guztira 84 errekerimendu eta 9 arau-hauste detektatzea izan da horren emaitza.

San José sailburuak gogora ekarri duenez, martxoaren 7tik aurrera 250etik 150era murriztuko da enpresa bateko langileen kopurua, nahitaezkoa izan dadin Berdintasun Plana negoziatzea eta ohartarazi duenez, “Laneko Ikuskaritzak zorrotz jokatuko du araudia betetzen ez den kasuetan” kontuan izanda horrek Euskadiko 291 enpresatan duela eragina, guztira 55.774 enplegu batzen dituzten horietan.

Orain arte Berdintasun Planek 250 langile baino gehiago dituzten enpresetan zuten eragina, Euskadin guztira 290 mila enplegu biltzen dituztenetan, baina joan den martxoaren 7tik aurrera eta Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoa aldatzen duen Legegintzako 6/2019 Errege Dekretuak, “Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzekoak” araututa, aldaketak txertatu dira 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan berdintasun-planak negoziatzeko betebeharra ezartzen dutenak, eta progresiboki sartuko direnak indarrean:

  • 2020ko martxoaren 7tik aurrera, 150 langile baino gehiago dituzten enpresek eduki behar dute Berdintasun Plana.
  • 2021eko martxoaren 7tik aurrera, 100 langile baino gehiago eta 150 langile arte dituzten enpresek eduki behar dute Berdintasun Plana.
  • 2022ko martxoaren 7tik aurrera, 50 eta 100 langile bitartean dituzten enpresek eduki behar dute Berdintasun Plana.

 

OHARRA: EUSTATen arabera (Enpresak eta enplegatuak Euskadin enplegatuen estratuka)

ESTRATUA                ENPRESA KOP.           ENPLEGU KOP.

100-149                   320                                  39.043

150-249                   291                                  55.774

250-499                   172                                  58.456

+499                       131                                 231.629

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko abenduak 30

    Exigir cumplimiento y también implacables en la lucha contra la brecha salarial eso de que se dan más pluses por ser hombre por ejemplo para un mismo trabajo.

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)