Eu

Eusko Jaurlaritzak 2.475.000 euro bideratuko ditu 2020an euskal kirol federazioetara, beren programak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2019-12-26)

2019.eko abenduak 26

Datorren urteko berritasun nagusia da "emakumeen parte-hartzea bultzatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko" ekintzak sustatzeko balorazioa areagotu dela. 

Eusko Jaurlaritzak 2.475.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du, bere gaurko saioan, 2020an euskal kirol federazioei zuzendua, 2019an baino 30.000 euro gehiago.  Datorren urteko berritasun nagusia da emakumeen parte-hartzea bultzatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko ekintzak sustatzeko balorazioa areagotu dela. Irizpide hori 2019ko diru-laguntzen deialdian hartu zuten kontuan lehen aldiz. Aurtengo deialdiaren bidez 47 federaziok jaso dute diru-laguntzaren bat deialdi honen bitartez.

Federazioentzat funtsezkoak diren diru-laguntza hauek banatzeko orduan honako irizpideak hartzen dira kontuan:

  • Federazioaren kirol-programa.
  • Ekimenak sustatzea sexuen arteko aldeak ekiditeko, emakumeen parte-hartzea bultzatzeko eta, oro har, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko. Aurten % 10 baloratu da, datorren urtean % 20 baloratuko da.
  • Euskararen erabilera formazio-ikastaroetan, dokumentu ofizialetan, webgunean, hiritarrentzako arretan edota hizkuntza-paisaian.
  • Autofinantzaketa maila.
  • Lizentzia federatua duten kirolariak eta Kirol-lizentziak plataformaren erabilera.
  • Eusko Jaurlaritzak edota Kirolaren Kontseilu Gorenak onartutako goi mailako kirolarien zenbatekoa.
  • Euskaliteko 3k Programaren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma.

Eusko Jaurlaritzaren ekarpena deialdi honetarako 30.000 euro areagotu egin da 2019koarekin alderatuta; era berean, 2019an 95.000 euro areagotu zen. Diru-laguntza hauez gain, Jaurlaritzak bestelako diru-laguntzak ere bideratzen ditu kirol federazioentzat eta Euskal Kirol Federazioen Batasunarentzat (EKFB).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko